Imanol,

Bakoitzak bere interesera joateko tendentzia aparte utziko dut. Zer
esanik ez asko eragiten duela.

Baina, ondo egin nahi izanez gero ere, argi dago oso zaila dela
inkestetan azertatzea, eta zuk  asko eskatzen diezu nere ustez:
eserlekuetan azertatzea. Are gehiago EAEko banaketa ikusita, begira
nola boto bategatik eserleku bat eskuz aldatu den. Hori nola
aurreikusi inkesta batekin?

Aldiz nik uste dut tendentziak azertatzea dela egin daitekeena, eta
hori ez dute hain gaizki egin, salbuespenekin (EB-ren kolpea, EAJk
uste baino gehiago eta abar)  Inkestetan nik ez dut %100 azertatzea
espero. Bestela, zergatik egin hauteskundeak? inkesta egin eta listo!

Eta ez diet sinpatia gehiegirik Llera, CIS eta Vocentori, e?

Gari

2009/3/13 Imanol Trebiño <[email protected]>:
>     Halako batean akordatu eta, tira, elekzioak pasata eta gero, argitaratu
> ziren inkesta elektoralak eta benetako emaitzak konparatzea otu zitzaidan.
> Ez zen hain erraza izan inkesten bilduma bat ateratzea, baina azkenean, eta
> Wikipediari esker, oso lagin politta lortu dugu: http://tinyurl.com/basfg2
>
>     Argitaratu zutena eta errealitatea alderatuta, normala komunikabide
> konbentzional horiek inkesta horiek izkutatu nahi izatea.
>
>     Gogoratuko dizkizuet benetako emaitzak: PNV 30, PSOE 25, PP 13, Aralar
> 4, EB 1, EA 1, UPD bat.
>
>     Eta orain komunikabide denajakintsu horrek saldu zutena. Batasunarenak
> edo botu anulatuenak ezin aipatu komunikabide horientzako ez direlako
> esistitzen. Ez ditut denak jasoko, horretarako baduzue goiko helbide
> elektronikoa, baina batzuk aipatzeagatik:
>
>     1. "Euskobarometroa", Paco Llera katedratiko prestuarena: PNV: 26-28,
> PSOE 25-27, PP 13-15, EB 3, EA 2-4, Aralar 1, UPD 0.
>
>     Hau da, PSOE eta PPrenak bai asmatu zituen, jartzen zituen aukeren
> artean mail apalenean; baina PNV, EB, EA, Aralar eta UPDren kasuetan ez zuen
> inondik inora ere asmatu. Zazpitik bi bakarrik asmatu zituen. Kalitate
> horretarako gutariko inork egiten duen edozein aurrikuspen edo porrak balio
> bera dauka, ez genuen gutxiago asmatuko, eta askoz diru gutxiago gastatuz.
> Emaitz enpirikoak frogatu dute Euskobarometroa kaka bat dela, horregatik
> horiek egiteari lagako dio? Apustuak onartzen dira, nik diot berdin-berdin
> egiten segituko duela.
>
>     2. CIS, Centro de Investigaciones Sociológicas. Espainiako ikerketa
> zentroen bedeinkapen guztiekin: PNV 27-28, PSOE 26, PP 11-12, EB 3, EA 3-4,
> Aralar 3, UPD 0-1.
>
>     Guztira, zazpitik asmatu du bat, UPDrena. Eta CISek bere burua erakunde
> serio moduan saltzen du bere burua. Berriro diot, halako argitalpenak ez
> dira tabernetako porrak baino fidagarriagoak.
>
>     3. El Diario Vasco-El Correo Español: PNV 27-29, PSOE 26-28, PP 11-12,
> EB 2-3, EA 2-4, Aralar 3, UPD 1.
>
>     Kalitate berbera, zazpitik ere bakarra asmatu, UPDrena, bestetan huts.
> Eta hauek dira EKAn gehien saltzen diran egunkariak. Sinesgarriak.
>
>     Eta jeneralean antzeko erresultaduak ematen zizkieten: PSOEri
> errealitatea baino gehiago, PNVri gutxiago, eta EA, EB eta Aralarrekin
> errakuntza totala.
>
>     Hurrengo hauteskundeetan egiezue kasu halako inkestei, aurtenguak ikusi
> eta gero ez baduzue ikasi.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to