Nik orain urte batzuk ez nuen batere sinesten inkesta horietan. "Niri ez didate inoiz galdetu, seguru beraiek asmatzen dituztela" pentsatzen nuen. Baina orain 2-3 urte telefonoak jo zuen hauteskundeak baino 2-3 aste lehenago eta inkesta egin zidaten. Ez nuen erreakzionatzen jakin, eta tonto-tonto, zintzo-zintzo erantzun nituen galdera guztiak. Fitxatu ninduten, beraien datu base horietako batean sartuko ninduten, eta harrezkero aldian behin deitzen dute etxera eta inkesta egiten didate.
Oraingo hauteskunde hauen aurretik ere egin didate. Eta ni pozik. Poliki-poliki ikasi dut gezurra esaten. Ze ez pentsa, ez da hain erraza gezurra esatea. Egia automatikoki ateratzen zaizu, galdetu eta erantzun, baina gezurra esateko prestatu egin behar zara, erreakzio automatikoa kontrolatu, gezur bat pentsatu eta sinesgarri itxuraz bota. Eta inkesten erritmo bizi horretan, "diga a), b) o c)" bizi-bizi ibili beharra dago. Poliki-poliki hasi nintzen gezurtxoak sartzen, eta gustoa hartu diot. Orain izugarri disfrutatzen dut. Ziur aski nire inkesta sistema estatistikoak baztertzen duen horietako bat izango da, inkongruentziaz beteta egoten delako, baina ziriren bat sartzea lortzen badut pozik ni. Inkestak iritzi publikoa baldintzatzeko tresnak dira, eta nik ere parte hartu nahi dut ahalegin horretan. Norabidearekin ez gara ados jartzen, baina intentzioa ona da. oier. On Fri, Mar 13, 2009 at 6:31 AM, Gari Araolaza <[email protected]> wrote: > Imanol, > > Bakoitzak bere interesera joateko tendentzia aparte utziko dut. Zer > esanik ez asko eragiten duela. > > Baina, ondo egin nahi izanez gero ere, argi dago oso zaila dela > inkestetan azertatzea, eta zuk asko eskatzen diezu nere ustez: > eserlekuetan azertatzea. Are gehiago EAEko banaketa ikusita, begira > nola boto bategatik eserleku bat eskuz aldatu den. Hori nola > aurreikusi inkesta batekin? > > Aldiz nik uste dut tendentziak azertatzea dela egin daitekeena, eta > hori ez dute hain gaizki egin, salbuespenekin (EB-ren kolpea, EAJk > uste baino gehiago eta abar) Inkestetan nik ez dut %100 azertatzea > espero. Bestela, zergatik egin hauteskundeak? inkesta egin eta listo! > > Eta ez diet sinpatia gehiegirik Llera, CIS eta Vocentori, e? > > Gari > > 2009/3/13 Imanol Trebiño <[email protected]>: > > Halako batean akordatu eta, tira, elekzioak pasata eta gero, > argitaratu > > ziren inkesta elektoralak eta benetako emaitzak konparatzea otu > zitzaidan. > > Ez zen hain erraza izan inkesten bilduma bat ateratzea, baina azkenean, > eta > > Wikipediari esker, oso lagin politta lortu dugu: > http://tinyurl.com/basfg2 > > > > Argitaratu zutena eta errealitatea alderatuta, normala komunikabide > > konbentzional horiek inkesta horiek izkutatu nahi izatea. > > > > Gogoratuko dizkizuet benetako emaitzak: PNV 30, PSOE 25, PP 13, > Aralar > > 4, EB 1, EA 1, UPD bat. > > > > Eta orain komunikabide denajakintsu horrek saldu zutena. > Batasunarenak > > edo botu anulatuenak ezin aipatu komunikabide horientzako ez direlako > > esistitzen. Ez ditut denak jasoko, horretarako baduzue goiko helbide > > elektronikoa, baina batzuk aipatzeagatik: > > > > 1. "Euskobarometroa", Paco Llera katedratiko prestuarena: PNV: 26-28, > > PSOE 25-27, PP 13-15, EB 3, EA 2-4, Aralar 1, UPD 0. > > > > Hau da, PSOE eta PPrenak bai asmatu zituen, jartzen zituen aukeren > > artean mail apalenean; baina PNV, EB, EA, Aralar eta UPDren kasuetan ez > zuen > > inondik inora ere asmatu. Zazpitik bi bakarrik asmatu zituen. Kalitate > > horretarako gutariko inork egiten duen edozein aurrikuspen edo porrak > balio > > bera dauka, ez genuen gutxiago asmatuko, eta askoz diru gutxiago > gastatuz. > > Emaitz enpirikoak frogatu dute Euskobarometroa kaka bat dela, horregatik > > horiek egiteari lagako dio? Apustuak onartzen dira, nik diot > berdin-berdin > > egiten segituko duela. > > > > 2. CIS, Centro de Investigaciones Sociológicas. Espainiako ikerketa > > zentroen bedeinkapen guztiekin: PNV 27-28, PSOE 26, PP 11-12, EB 3, EA > 3-4, > > Aralar 3, UPD 0-1. > > > > Guztira, zazpitik asmatu du bat, UPDrena. Eta CISek bere burua > erakunde > > serio moduan saltzen du bere burua. Berriro diot, halako argitalpenak ez > > dira tabernetako porrak baino fidagarriagoak. > > > > 3. El Diario Vasco-El Correo Español: PNV 27-29, PSOE 26-28, PP > 11-12, > > EB 2-3, EA 2-4, Aralar 3, UPD 1. > > > > Kalitate berbera, zazpitik ere bakarra asmatu, UPDrena, bestetan > huts. > > Eta hauek dira EKAn gehien saltzen diran egunkariak. Sinesgarriak. > > > > Eta jeneralean antzeko erresultaduak ematen zizkieten: PSOEri > > errealitatea baino gehiago, PNVri gutxiago, eta EA, EB eta Aralarrekin > > errakuntza totala. > > > > Hurrengo hauteskundeetan egiezue kasu halako inkestei, aurtenguak > ikusi > > eta gero ez baduzue ikasi. > > > > > > _______________________________________________ > > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: > [email protected] > > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
