Formatuagaittik dok. Hamen iñoiz bota izan jittuaguz gaixak, kezkak eta abarrak, eta askotan polemikua begittandu jakunari iñok ez jetsak erantzun. Eta blogian, ostera, noberandako totokerixia danak erantzun sortia. Batzuetan alrebes, c'est la vie! Zerrendiak eta blogak idiosikrasixa diferentia jakek. Badakik, blogarixok exhibizionistak gaittuk, Donde estas corazón-era juateko ez jeskuek deitzen eta estriptixa egittia gustatzen ei jakuk! Gure bizitzia Ana Obregon bagiña moduan erakutsi! Euskal Herri diskreto honetan eskandalua eta pekatua! Era berian, blogetako irakorliak vouyeur begiluziak dittuk/gaittuk, bestien bizitzan gaiñeko kontuak jakitziakin gozatzen dogulako! Honek be, pekatarixak, berba baten! Danak ziber-espaziotik inpernura. Baiña ez inpernu birtualera, ez! Benetakora! Ordu hónetan ezer idaztiak ez jakark onik, badakik! leire, pekatari gautxorixa
2009/3/13, Imanol Trebiño <[email protected]>: > > Testu bera, inkestarena, batera jarri neban blogean eta posta > zerrenda honetan. Blogean ez dau batere erantzunik izan, posta zerrendan > hiru. Presentaziñua eta geroko lagatzeko garbi dago bloga hobia dala; baina > komunikaziñorako, eritzi trukaketarako posta zerrenda (hau behintzat) askoz > hobia da. Danoi gustatzen jaku egitten doguna ondoriorik dakala, erantzunik > dakala, konprobatzia. Bai, posta zerrenda esker hobekua da, eta horregatik > berez askoz testu gehixago sortzen dira, errazago animatzen gara idazten. > Tira, Gorosabel aparte. > it > > ----- Original Message ----- > *From:* Imanol Trebiño <[email protected]> > *To:* Eibartarrak Posta Zerrenda <[email protected]> > *Sent:* Friday, March 13, 2009 12:34 AM > *Subject:* [eibar] Inkesta elektoralen iruzurra > > Halako batean akordatu eta, tira, elekzioak pasata eta gero, argitaratu > ziren inkesta elektoralak eta benetako emaitzak konparatzea otu zitzaidan. > Ez zen hain erraza izan inkesten bilduma bat ateratzea, baina azkenean, eta > Wikipediari esker, oso lagin politta lortu dugu: * > http://tinyurl.com/basfg2* > > Argitaratu zutena eta errealitatea alderatuta, normala komunikabide > konbentzional horiek inkesta horiek izkutatu nahi izatea. > > Gogoratuko dizkizuet benetako emaitzak: PNV 30, PSOE 25, PP 13, Aralar > 4, EB 1, EA 1, UPD bat. > > Eta orain komunikabide denajakintsu horrek saldu zutena. Batasunarenak > edo botu anulatuenak ezin aipatu komunikabide horientzako ez direlako > esistitzen. Ez ditut denak jasoko, horretarako baduzue goiko helbide > elektronikoa, baina batzuk aipatzeagatik: > > 1. "Euskobarometroa", Paco Llera katedratiko prestuarena: PNV: 26-28, > PSOE 25-27, PP 13-15, EB 3, EA 2-4, Aralar 1, UPD 0. > > Hau da, PSOE eta PPrenak bai asmatu zituen, jartzen zituen aukeren > artean mail apalenean; baina PNV, EB, EA, Aralar eta UPDren kasuetan ez zuen > inondik inora ere asmatu. Zazpitik bi bakarrik asmatu zituen. Kalitate > horretarako gutariko inork egiten duen edozein aurrikuspen edo porrak balio > bera dauka, ez genuen gutxiago asmatuko, eta askoz diru gutxiago gastatuz. > Emaitz enpirikoak frogatu dute Euskobarometroa kaka bat dela, horregatik > horiek egiteari lagako dio? Apustuak onartzen dira, nik diot berdin-berdin > egiten segituko duela. > > 2. CIS, Centro de Investigaciones Sociológicas. Espainiako ikerketa > zentroen bedeinkapen guztiekin: PNV 27-28, PSOE 26, PP 11-12, EB 3, EA 3-4, > Aralar 3, UPD 0-1. > > Guztira, zazpitik asmatu du bat, UPDrena. Eta CISek bere burua erakunde > serio moduan saltzen du bere burua. Berriro diot, halako argitalpenak ez > dira tabernetako porrak baino fidagarriagoak. > > 3. El Diario Vasco-El Correo Español: PNV 27-29, PSOE 26-28, PP 11-12, > EB 2-3, EA 2-4, Aralar 3, UPD 1. > > Kalitate berbera, zazpitik ere bakarra asmatu, UPDrena, bestetan huts. > Eta hauek dira EKAn gehien saltzen diran egunkariak. Sinesgarriak. > > Eta jeneralean antzeko erresultaduak ematen zizkieten: PSOEri > errealitatea baino gehiago, PNVri gutxiago, eta EA, EB eta Aralarrekin > errakuntza totala. > > Hurrengo hauteskundeetan egiezue kasu halako inkestei, aurtenguak ikusi > eta gero ez baduzue ikasi. > > > > ------------------------------ > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
