Halako batean akordatu eta, tira, elekzioak pasata eta gero, argitaratu 
ziren inkesta elektoralak eta benetako emaitzak konparatzea otu zitzaidan. Ez 
zen hain erraza izan inkesten bilduma bat ateratzea, baina azkenean, eta 
Wikipediari esker, oso lagin politta lortu dugu: http://tinyurl.com/basfg2

    Argitaratu zutena eta errealitatea alderatuta, normala komunikabide 
konbentzional horiek inkesta horiek izkutatu nahi izatea.

    Gogoratuko dizkizuet benetako emaitzak: PNV 30, PSOE 25, PP 13, Aralar 4, 
EB 1, EA 1, UPD bat.  

    Eta orain komunikabide denajakintsu horrek saldu zutena. Batasunarenak edo 
botu anulatuenak ezin aipatu komunikabide horientzako ez direlako esistitzen. 
Ez ditut denak jasoko, horretarako baduzue goiko helbide elektronikoa, baina 
batzuk aipatzeagatik:

    1. "Euskobarometroa", Paco Llera katedratiko prestuarena: PNV: 26-28, PSOE 
25-27, PP 13-15, EB 3, EA 2-4, Aralar 1, UPD 0.

    Hau da, PSOE eta PPrenak bai asmatu zituen, jartzen zituen aukeren artean 
mail apalenean; baina PNV, EB, EA, Aralar eta UPDren kasuetan ez zuen inondik 
inora ere asmatu. Zazpitik bi bakarrik asmatu zituen. Kalitate horretarako 
gutariko inork egiten duen edozein aurrikuspen edo porrak balio bera dauka, ez 
genuen gutxiago asmatuko, eta askoz diru gutxiago gastatuz. Emaitz enpirikoak 
frogatu dute Euskobarometroa kaka bat dela, horregatik horiek egiteari lagako 
dio? Apustuak onartzen dira, nik diot berdin-berdin egiten segituko duela.

    2. CIS, Centro de Investigaciones Sociológicas. Espainiako ikerketa 
zentroen bedeinkapen guztiekin: PNV 27-28, PSOE 26, PP 11-12, EB 3, EA 3-4, 
Aralar 3, UPD 0-1.

    Guztira, zazpitik asmatu du bat, UPDrena. Eta CISek bere burua erakunde 
serio moduan saltzen du bere burua. Berriro diot, halako argitalpenak ez dira 
tabernetako porrak baino fidagarriagoak.

    3. El Diario Vasco-El Correo Español: PNV 27-29, PSOE 26-28, PP 11-12, EB 
2-3, EA 2-4, Aralar 3, UPD 1.

    Kalitate berbera, zazpitik ere bakarra asmatu, UPDrena, bestetan huts. Eta 
hauek dira EKAn gehien saltzen diran egunkariak. Sinesgarriak.

    Eta jeneralean antzeko erresultaduak ematen zizkieten: PSOEri errealitatea 
baino gehiago, PNVri gutxiago, eta EA, EB eta Aralarrekin errakuntza totala.

    Hurrengo hauteskundeetan egiezue kasu halako inkestei, aurtenguak ikusi eta 
gero ez baduzue ikasi.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to