- Ba bai, uste dot legala eta normala dala. Koinata bat dakat bidai
agentzia batean bihar egitten. Horren gainian geniharduela kontua azaldu
zeztan: tarifak pila dira, erosten dozu bat, bestia, edo bestia... eta gero
danak doiaz abioi berean alboko jarlekuetan. Non dago aldia? ba horixe,
batek gero uko egin leikixola eta bestiak ez, batek biletia aldatu leikela
eta bestiak ez, eta horrelaxe mila aldaera.
Tarifa merkiena, aukera gutxienekua.
Eta ezin dau bilete hori beste bati pasa?, igual bolontarixuak topau
geinkez...
it
Zerrendan abokatuak eta jakintsuak dabiltzanez....
Lagun batzuk (ez, ez zait neri gertatu) hegazkin bat hartu zuten
udarako. Konpainiak eskaintzen dituen tarifen artean merkeena hartu
zuten.
Orain, lagun horietako bati lana eskaini diote. Hasi dira begiratzen
ea hegaldi egunak aldatzerik ba ote duten eta sorpresa. Tarifa
merkeenak ez du lagatzen ez dirua itzultzen ezta hegaldi egunik
aldatzen ere. Hori legala da?
Beste tarifa batzuekin (extra batzuk ordaintzen), dirua itzultzeko
aukera ematen dizute, edota egunak aldatzekoa. Azkenean, merkeena
garesti atera zaie.
Eskerrik asko!
Mikel
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.