2009/6/8 Mikel Lizarralde <[email protected]>: > Call center eta bezeroen arreta zerbitzuak kuriosoak dira.
Epe motzean bakarrik pentsatzen duten zerbitzuak dira. Egunero, norbaitek aurreko eguneko estatistikak begiratzen ditu, eta axola zaion bakarra da zenbat billete saldu diren. Hortik aurrerakoak, hegazkina atera den ala ez, erreklamazio asko edo gutxi egon diren eta abar, ez zaizkio axola. Horiek denak gastuak dira beretzat, norbaitek telefonoan egon behar entzuten, eta norbait horri orduka ordaindu behar zaionez, ahalik eta hizketaldi motzenak egin behar ditu. Telefono konpainiekin berdina gertatzen da. Ez zaie gehiegi axola zenbat bezero doazen beraietaz nazkatuta. Inporta zaien zenbaki bakarra da atzo zenbatek eman zuten alta, badakitelako jendea batetik bestera dabilela. Ahalik eta gol gehien sartzea da kontua (bezeroak lortzea). Baina horrek ere badu zentzua gaur egungo ekonomian. General Motorsek zenbat urte iraun du? Bellota edo Alfak? aldiz, Airtel, Moviline, Spanair eta beste hainbestek zenbat urtez iraun dute? Ahalik eta lasterren irabaziak jaso eta gero enpresa itxi, burtsa berriz erori aurretik. Eta ni naiz gehien asaldatzen den horietako bat! Hala ere uste dut gutxiegi kexatzen garela eta gutxiegi aldatzen garela konpainiaz. _________________ Honen haritik, pasa den astean etxeko telefono mugikorran Yoigo konpainiara pasatu dugu Orangetik (hara Euskalteletik pasatu ginen bere garaian). Ez dute bezeroari eusteko esfortzu txikiena ere egin, ziurrenez ez dugu nahikoa gastatuko. Ez dut esango Yoigo marabilla denik, baina pare bat detaile gustatu zaizkit (noski, bere garaian Orangeren "pare bat detaile" gustatu zitzaizkidan ere! ;-) ): - Telefonoz ez dute kaparradarik ematen. - Marketinga bezeroen esku uzten dute. Norbaitek Yoigon izena eman eta ni aipatzen banau (hau da, nere telefono zenbakia), lagun horrek 5 Euroko deskontua izango du lehenengo fakturan, eta nik 20 Eurokoa. - Tarifa oso sinpleak dira. Oso erraza da gaur egungo faktura bat hartu eta aurrezten duguna kalkulatzea, ia telefono dei guztiek prezio berdina dute eta. Beraien webgunean dute kalkulagailua. - Movistarren antenak erabiltzen dituzte. (bereziki garrantzitsua guretzat Mutrikun egoteko) Ikusten duzuenez, marketing salmentan pauso bat haratago da Yoigo hau, bezeroak saltzaile bihurtzea lortu bait dute! (nik ere blogari bati irakurrita hartu nuen Yoigora joateko erabakia!) ;-) Harrapatuta gaude! Gari _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
