Zerrendan abokatuak eta jakintsuak dabiltzanez.... Lagun batzuk (ez, ez zait neri gertatu) hegazkin bat hartu zuten udarako. Konpainiak eskaintzen dituen tarifen artean merkeena hartu zuten.
Orain, lagun horietako bati lana eskaini diote. Hasi dira begiratzen ea hegaldi egunak aldatzerik ba ote duten eta sorpresa. Tarifa merkeenak ez du lagatzen ez dirua itzultzen ezta hegaldi egunik aldatzen ere. Hori legala da? Beste tarifa batzuekin (extra batzuk ordaintzen), dirua itzultzeko aukera ematen dizute, edota egunak aldatzekoa. Azkenean, merkeena garesti atera zaie. Eskerrik asko! Mikel _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
