"2001 1537 etxe utzik zeren (Eustaten datuen arabera)"
Interesatzen jata. Itturrixa gehixago zehazterik bai? Eustaten bai baina
non, ze publikazio? zer web orritan eta nun web orri horretan?
i.
----- Original Message -----
From: Ramon Arizaga
To: 'Eibartarrak zerrenda'
Sent: Monday, September 14, 2009 4:31 PM
Subject: Re: [eibar] Errebal eta besteak
Leirek
Nik uste dot Bolinguakua be-......Esango destazue, hainbeste etxe,
zeiñendako? Beti esan zian dodana!!
Nik
Behin baino gehigotan idatzi dut hau:
1.. 2001 1537 etxe utzik zeren (Eustaten datuen arabera), handik ona
eibarren esaten dogun moduan eiñ da eiñ (etxiak)
2.. PG biztanleriaren beherakadaren eragile nabarmen bat etxeen
garestitasuna dela eta horrela gazteek ezin dutela erosi. Hiru, lau planta
garaje egin eskeroz etxepe bakoitzian, arriak gogoz zulatuz, ezin ba etxe
merkeak egin.
3.. 2006 lur soluaren legeak diona ere hor dugu: orain arte egin den
urbanismoari buruz, amaitu da sistema hori.
4.. Orain San andres etxiak eiñ gabe (bi bloque), beste mordo bat saldu
gabe beste hainbat tokitan, zenbat etxe utzak egongo dira Eibarren?, auskalo¡
5.. Zergatik kasualidadez Eibarko udalak etxe kopuruen eta abarreko datuak
ez ditu Eustaten eguneratu 2001 urtearen geroztik?
Horrela Udaletan (Eibarkoan eta beste hainbatetan) 10% monetarizazioarekin
kaxa eginez, honekin obrak, eta horrela jendearen aurrean ongi geratuz ba
boterean mantendu. Bitartean Leirek esan duena Konstruktoreak kaporalak.
Dena ondo joan denean agintariek fenomeno batzu baziren (batzuek horrela
diote), orain dena ankaz gora geratu denean zer?
Erromatarrena: "zerbaitek huts egindu".
Zerbait diferentea pentsatu beharko dogu.
Leirek
Bestetik, Kalbetoi kaleko zenbaki bakoitiko illarako etxiak ikusi dittuzue?
Danak diferentiak. Konstruktore baten katalogua dirudi barren! Etxe hónek
egitten dittugu:......
Nik
Eibarren hori betidanik gertatu da nire ustez ez dago patroi zehatzik,
adibidez Azpeiti edo Bergara antzera,
Urkizu aldean daude ilaran etxe batzu hainbateko itxura berdinekin, Errebal
inguruan dago multzo garrantzizkoena seguraski (patrimonioaren ikuspuntotik),
gero auzoko beste talde horiek geratzen dira ere
Leirek
Ramon, bolo-bolo dabil kalian Balentziaganeko oruabia kutsatuta daguala
sustantzia koxikon batekin. Entzun dozu holakorik?
leire
Ez. Bakarrik E.Anduezak periodikoan esandakoa, iru aukera omen daudela,
agian laugarren bat ere orain Errebalekoen antzerakoa izan lehike. Begira Eibar
Berriren informe finantzieroak...
Egia badiot nik uste aukera komertziala egongo zela "Polean" baina Errebaleko
Bipolaridadea desagerturik, behin edo idatzi dodana Torrekuako orain Mono-poloa
bultzatu?, Eroskik ere datorren urterako amaieran irekitzea nahi duenean?, eta
horrela Torrekuako monopolio komertziala bultzatu?. Eibarko komertzioa R.I.P.
bidean dago, torrekuako gune komertzialaren infraestrukturekin (aparkalekuak
eta sarrera irteera), corteingelesa eta eroskirekin bakarrik, barrenengua
itxita egon denean ondo asko ikusi da Eibar ez dela gai trafikoa erdi gunean
jasatzeko... Zer pentzauko geniko garai haietan kanpotik etorriak bagina eta
Errabel, Txomo aldera sartu aparkatzeko intenzioz.
Ramon
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.