Leirek
Nik uste dot Bolinguakua be-......Esango destazue, hainbeste etxe,
zeiñendako? Beti esan zian dodana!!
            Nik
Behin baino gehigotan idatzi dut hau:
1.      2001 1537 etxe utzik zeren (Eustaten datuen arabera), handik ona
eibarren esaten dogun moduan eiñ da eiñ (etxiak)
2.      PG biztanleriaren beherakadaren eragile nabarmen bat etxeen
garestitasuna dela eta horrela gazteek ezin dutela erosi. Hiru, lau
planta garaje egin eskeroz etxepe bakoitzian, arriak gogoz zulatuz, ezin
ba etxe merkeak egin.
3.      2006 lur soluaren legeak diona ere hor dugu: orain arte egin den
urbanismoari buruz, amaitu da sistema hori.
4.      Orain San andres etxiak eiñ gabe (bi bloque), beste mordo bat
saldu gabe beste hainbat tokitan, zenbat etxe utzak egongo dira
Eibarren?, auskalo¡
5.      Zergatik kasualidadez Eibarko udalak etxe kopuruen eta abarreko
datuak ez ditu Eustaten eguneratu 2001 urtearen geroztik?
Horrela Udaletan  (Eibarkoan eta beste hainbatetan) 10%
monetarizazioarekin kaxa eginez, honekin obrak, eta horrela jendearen
aurrean ongi geratuz ba boterean mantendu. Bitartean Leirek esan duena
Konstruktoreak kaporalak.
Dena ondo joan denean agintariek fenomeno batzu baziren (batzuek horrela
diote), orain dena ankaz gora geratu denean zer?
Erromatarrena: “zerbaitek huts egindu”.
Zerbait diferentea pentsatu beharko dogu.
 
Leirek
Bestetik, Kalbetoi kaleko zenbaki bakoitiko illarako etxiak ikusi
dittuzue? Danak diferentiak. Konstruktore baten katalogua dirudi barren!
Etxe hónek egitten dittugu:......
            Nik
Eibarren hori betidanik gertatu da nire ustez ez dago patroi zehatzik,
adibidez Azpeiti edo Bergara antzera, 
Urkizu aldean daude ilaran etxe batzu hainbateko itxura berdinekin,
Errebal inguruan dago multzo garrantzizkoena seguraski (patrimonioaren
ikuspuntotik), gero auzoko beste talde horiek geratzen dira ere

Leirek
Ramon, bolo-bolo dabil kalian Balentziaganeko oruabia kutsatuta daguala
sustantzia koxikon batekin. Entzun dozu holakorik?
leire
Ez. Bakarrik E.Anduezak  periodikoan esandakoa, iru aukera omen daudela,
agian laugarren bat ere orain Errebalekoen antzerakoa izan lehike.
Begira Eibar Berriren  informe finantzieroak...
Egia badiot nik uste aukera komertziala egongo zela “Polean” baina
Errebaleko Bipolaridadea desagerturik, behin edo idatzi dodana
Torrekuako orain Mono-poloa bultzatu?, Eroskik ere datorren urterako
amaieran irekitzea nahi duenean?, eta horrela Torrekuako monopolio
komertziala bultzatu?. Eibarko komertzioa R.I.P. bidean dago, torrekuako
gune komertzialaren infraestrukturekin (aparkalekuak eta sarrera
irteera), corteingelesa eta eroskirekin bakarrik, barrenengua itxita
egon denean ondo asko ikusi da Eibar ez dela gai trafikoa erdi gunean
jasatzeko... Zer pentzauko geniko garai haietan kanpotik etorriak bagina
eta Errabel, Txomo aldera sartu aparkatzeko intenzioz.
 
Ramon


 
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to