Ramon Arizaga<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2009eko
iraren 14a 08:45):
> Ez nator bat hemen idatzi diren ikuspuntu batzuekin.
>
>
>
> Josu, dimisinoak PSE bakarrik ez Gobernuan egon diren guztiena, Gobernuan
> sartzen denean kontsekuentzia guztiekin da, onak eta txarrak, eta alako
> txapuza baten aurrean guztiak dute ardurak (batzuek besteak baino gehiago
> bainan gobernuko denak). Nik triunbiratoaren argazki handiak gogoan dituk
> periodikoan.
>

Berriz ere nere hitzak argitzera hemen:

- PSEko zinegotzien dimisioa eskatu dut, eta eskatzen jarraitzen dut.
- PSEren zinegotzien aldeko botoekin (besteek zer egin zuten? ez dut
gogoan) "inorendu" (saldu, erregalatu, ...) zen Merkatu Plazako lurra,
orain "errekuperatu" nahi den lurra.
- EAJ, EA eta PP, 2007ko udal hauteskundeen ostean PSEk lideratzen
zuen gobernu-taldearekin adostasunera iritsi eta batzuk
gobernu-batzordean sartu ziren (EAJ eta EA) eta beste bat (PP) kanpo
geratu zen baina batzorderen baten burutza hartuta.
- Gobernuan sartu zirenetik, era oso susmagarrian niretzat, oposizioa
egin beharrean proposatutako guztiaren alde agertu ziren EAJ, EA eta
PP.

Beraz:

- EAJ, EA eta PPk azken bi urteotan erakutsi duten jarrera euren
ustezko "oposizio" lanarekin bat ez datorrela behin baino gehiagotan
komentatu dut.
- EAJ, EA eta PPk era susmagarrian, Errebal Plataformak eta beste
hainbatek komentatutako irregulartasunen harira, fundamentuzko eta
legezko argumentu bat bera ere ez dutela azaldu behin baino gehiagotan
komentatu dut.
- Oraingo egoeraren erruaren parte bat EAJ, EA eta PPren zinegotziek
ere badutela uste dut.
- PSEren zinegotzien botoek inorendu zuten Merkatu Plazaren lurra eta
orain errekuperatu egingo da. Norbaitek (PSEren 11 zinegotzi horiek),
azaldu beharko dute zergatik zen hain ona orain 2 urte lurra
inorentzea eta orain hain ona errekuperatzea.
- EAJ, EA, eta PPk azaldu beharko dute ze akordio sinatu zuten
PSErekin 2 urtean isilik egoteko eta PSEk esandako guztiari men
egiteko.


Mikel


-- 
Mikel Larreategi
http://eibar.org/blogak/erral/es
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to