Helbidea ez dut ondo jarri: http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/16454
2009/11/11 Oier Araolaza <[email protected]> > > Orain urte batzuk atera genduan posta zerrenda honetan Gaztainerren noiz > zan argitzen zuen Juan San Martin-en testu bat: > http://news.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak > > San Martin-ek bere garaian ezagututako diskusiƱo bat argitu nahi zaban > horrekin. Autua hauxe zan: > - Batzuren ustez Domu Santu egunaren ondoko bigarren astelehenean ospatzen > da Gaztainerre > - Beste batzuren eustez Arimen Egunaren ondoko bigarren astelehenean > ospatzen da Gaztainerre > > Kontua da normalian ez dala problemarik izaten bi ekuaziuak aplikauta > astelehen berbera tokatzen dalako Gaztainerre, baina bospasei urtetik behin > suertatzen da diferentzia, eta aurten tokau da!!! > > Aurten Domu Santu eguna (azaroak 1) domeka izan da eta Arimen Eguna > (azaroak 2) astelehena. Beraz... > - Domu Santu egunaren ondoko bigarren astelehena azaroaren 9an izan da. > - Arimen Egunaren ondoko bigarren astelehena azaroaren 16an izango da. > > Biba, badaukagu diskutzeko aukeria!!! > > Juan San Martinek epaia eman zeban: "Iritziak iritzi, Arimen egunetik > bigarren astelehenean ospatzen da". Baina, eztabaidaren onurak ere aintzat > hartzen zituen: "Jan-edan zaleentzat hain da egun ona, baziren astelehen > bietan behar zela esaten zutenetarik ere, eta Guruzeta korresponsalarentzat, > duda hoiek kontuan harturik, azaroko astelehen guzietan ospatu behar zen." > > Astelehenean jakin nuen gure gurasoek afaria zutela soziedadean. > "Gaztainerre?" galdetu nion amari. "Ez, bueno, gaur ez omen da, baina bueno, > gaurko geratu gara...". Ez zuen eztabaidarik nahi izan, baina afaltzera joan > ziren. Guruzetaren doktrina izango da. > > oier.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
