Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2009eko
azaren 11a 11:57):
>
> Orain urte batzuk atera genduan posta zerrenda honetan Gaztainerren noiz zan
> argitzen zuen Juan San Martin-en testu bat:
> http://news.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak
>
> San Martin-ek bere garaian ezagututako diskusiƱo bat argitu nahi zaban
> horrekin. Autua hauxe zan:
> - Batzuren ustez Domu Santu egunaren ondoko bigarren astelehenean ospatzen
> da Gaztainerre
> - Beste batzuren eustez Arimen Egunaren ondoko bigarren astelehenean
> ospatzen da Gaztainerre
>
> Kontua da normalian ez dala problemarik izaten bi ekuaziuak aplikauta
> astelehen berbera tokatzen dalako Gaztainerre, baina bospasei urtetik behin
> suertatzen da diferentzia, eta aurten tokau da!!!
>
> Aurten Domu Santu eguna (azaroak 1) domeka izan da eta Arimen Eguna (azaroak
> 2) astelehena. Beraz...
> - Domu Santu egunaren ondoko bigarren astelehena azaroaren 9an izan da.
> - Arimen Egunaren ondoko bigarren astelehena azaroaren 16an izango da.
>
> Biba, badaukagu diskutzeko aukeria!!!
>
> Juan San Martinek epaia eman zeban: "Iritziak iritzi, Arimen egunetik
> bigarren astelehenean ospatzen da". Baina, eztabaidaren onurak ere aintzat
> hartzen zituen: "Jan-edan zaleentzat hain da egun ona, baziren astelehen
> bietan behar zela esaten zutenetarik ere, eta Guruzeta korresponsalarentzat,
> duda hoiek kontuan harturik, azaroko astelehen guzietan ospatu behar zen."
>
> Astelehenean jakin nuen gure gurasoek afaria zutela soziedadean.
> "Gaztainerre?" galdetu nion amari. "Ez, bueno, gaur ez omen da, baina bueno,
> gaurko geratu gara...". Ez zuen eztabaidarik nahi izan, baina afaltzera joan
> ziren. Guruzetaren doktrina izango da.
>

Gure etxian arimen egunan osteko bigarren astelehenian ospatzen da.
Hori bai, gure aitxitxak itxuria azaroko astelehen guztietan ospatzen
zeban. Badakizu, baezpada.


Mikel

-- 
Mikel Larreategi
http://eibar.org/blogak/erral/es
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to