Orain urte batzuk atera genduan posta zerrenda honetan Gaztainerren noiz zan
argitzen zuen Juan San Martin-en testu bat:
http://news.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak

San Martin-ek bere garaian ezagututako diskusiƱo bat argitu nahi zaban
horrekin. Autua hauxe zan:
- Batzuren ustez Domu Santu egunaren ondoko bigarren astelehenean ospatzen
da Gaztainerre
- Beste batzuren eustez Arimen Egunaren ondoko bigarren astelehenean
ospatzen da Gaztainerre

Kontua da normalian ez dala problemarik izaten bi ekuaziuak aplikauta
astelehen berbera tokatzen dalako Gaztainerre, baina bospasei urtetik behin
suertatzen da diferentzia, eta aurten tokau da!!!

Aurten Domu Santu eguna (azaroak 1) domeka izan da eta Arimen Eguna (azaroak
2) astelehena. Beraz...
- Domu Santu egunaren ondoko bigarren astelehena azaroaren 9an izan da.
- Arimen Egunaren ondoko bigarren astelehena azaroaren 16an izango da.

Biba, badaukagu diskutzeko aukeria!!!

Juan San Martinek epaia eman zeban: "Iritziak iritzi, Arimen egunetik
bigarren astelehenean ospatzen da". Baina, eztabaidaren onurak ere aintzat
hartzen zituen: "Jan-edan zaleentzat hain da egun ona, baziren astelehen
bietan behar zela esaten zutenetarik ere, eta Guruzeta korresponsalarentzat,
duda hoiek kontuan harturik, azaroko astelehen guzietan ospatu behar zen."

Astelehenean jakin nuen gure gurasoek afaria zutela soziedadean.
"Gaztainerre?" galdetu nion amari. "Ez, bueno, gaur ez omen da, baina bueno,
gaurko geratu gara...". Ez zuen eztabaidarik nahi izan, baina afaltzera joan
ziren. Guruzetaren doktrina izango da.

oier.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to