Egixa da bai, nahiko mariauta ibili gara Plaentxian eguna zehazteko. Gainera
2009ko egutegixan ez genduan ondo jaso ta Txurruka jatetxeko enkarguetan be
nahiko jaleo egon zan irailian zihar.
Azkenian eibarko aek-ra deittuta argittu genduan, Juan San Martinek jasotzen
daben horri kasu eginaz. Baina eibartarrokin adar jotzia gustoko dabe hemen
ta kartel baten, datan inguruko azalpena kaleratu "genduan" ta eibartarrak
oker genbizela idatzi gainera!! ikusi nebanian ixa txikittu nittuan,
eibarren informaziñua jaso ta gainera entzun biharra! Ez dabe aukerarik
galtzen zirikatzeko, edarra!
Leirek esan daben moduan, Domun Santu egunetik bigarren astelehenian ipini
da eguna ta hemendik aurrera holan egittia erabaki dogu. Gaztañerre ferixia
astelehen horren aurreko zapatuan izango da ta oker ez banago beti bigarren
zapatuakin koinziditzen dau.
Aurrekuari kasu eginez baina, proposamen bat egiñgo dot Plaentxian, ta daken
parrandarako goguakin ondo hartuko dabe seguru. Hemendik aurrera ta aurten
moduan 3. astelehena tokatzen danian, konfusinorik egon ez dein bixetan egin
eta kitto!!!
Por tzierto, zapatuan gobidatuta zagozie Gaztañerre Azokara. Nere ustez
Plaentxiako jaixen artian egun polittena da hau.
http://www.plaentxia.com/content/view/874/11/
GAZTAÑERRE EGUNIAN: AZOKIA, BERTSOLARIAK, TRIKITILARIAK, TALO POSTUA TA
BARRA KARPAN, HERRI BABA JANA, TA ATSALDEZ XERO XEITTEKIN ERROMERIXIA


leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
(2009eko azaren 11a 13:32):

> Plaentxian be badikitt euki dabena egunotan eztabaidia.
> UIste dot plaentxiarrak Ariman egunekua eibartarron asmakizuna zala esan
> zebala....eurak Domusantu osteko 2. astelehenian ospatzen ebela.
> leire
>
> Mikel Larreategi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2009eko
> azaren 11a 12:34):
>
> Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2009eko
>> azaren 11a 11:57):
>> >
>> > Orain urte batzuk atera genduan posta zerrenda honetan Gaztainerren noiz
>> zan
>> > argitzen zuen Juan San Martin-en testu bat:
>> > http://news.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak
>> >
>> > San Martin-ek bere garaian ezagututako diskusiño bat argitu nahi zaban
>> > horrekin. Autua hauxe zan:
>> > - Batzuren ustez Domu Santu egunaren ondoko bigarren astelehenean
>> ospatzen
>> > da Gaztainerre
>> > - Beste batzuren eustez Arimen Egunaren ondoko bigarren astelehenean
>> > ospatzen da Gaztainerre
>> >
>> > Kontua da normalian ez dala problemarik izaten bi ekuaziuak aplikauta
>> > astelehen berbera tokatzen dalako Gaztainerre, baina bospasei urtetik
>> behin
>> > suertatzen da diferentzia, eta aurten tokau da!!!
>> >
>> > Aurten Domu Santu eguna (azaroak 1) domeka izan da eta Arimen Eguna
>> (azaroak
>> > 2) astelehena. Beraz...
>> > - Domu Santu egunaren ondoko bigarren astelehena azaroaren 9an izan da.
>> > - Arimen Egunaren ondoko bigarren astelehena azaroaren 16an izango da.
>> >
>> > Biba, badaukagu diskutzeko aukeria!!!
>> >
>> > Juan San Martinek epaia eman zeban: "Iritziak iritzi, Arimen egunetik
>> > bigarren astelehenean ospatzen da". Baina, eztabaidaren onurak ere
>> aintzat
>> > hartzen zituen: "Jan-edan zaleentzat hain da egun ona, baziren astelehen
>> > bietan behar zela esaten zutenetarik ere, eta Guruzeta
>> korresponsalarentzat,
>> > duda hoiek kontuan harturik, azaroko astelehen guzietan ospatu behar
>> zen."
>> >
>> > Astelehenean jakin nuen gure gurasoek afaria zutela soziedadean.
>> > "Gaztainerre?" galdetu nion amari. "Ez, bueno, gaur ez omen da, baina
>> bueno,
>> > gaurko geratu gara...". Ez zuen eztabaidarik nahi izan, baina afaltzera
>> joan
>> > ziren. Guruzetaren doktrina izango da.
>> >
>>
>> Gure etxian arimen egunan osteko bigarren astelehenian ospatzen da.
>> Hori bai, gure aitxitxak itxuria azaroko astelehen guztietan ospatzen
>> zeban. Badakizu, baezpada.
>>
>>
>> Mikel
>>
>> --
>> Mikel Larreategi
>> http://eibar.org/blogak/erral/es
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Arrate
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to