Bueno, Imanol, esperimento zientifiko bat egin neban atzo gaberdixan, zure
mezuari erantzuteko-edo.

Arrautza bat pisatu neban: 80 gramo.
Batidoraren basoa urez bete neban, maionesa egiten doten kantidadian,
gitxigora behera: 500 gramo.

Horretara, 80/500*100= %16. Maionesa egiteko bihar dan arrautza kantidadia
%16 ingurukua da. Eta olixo kopurua, seguraski, %80tik gertuago egongo da
%65etik baiño (gatza, berakatza eta ozpina, hiruren artian %5aren bueltan
egon leikez). Moskeatzen zara potian erosittako maionesak 3 aldiz arrautza
gitxio dakalako? Benga ia! Zer espero zenduan, gehixago eukitzia ala?

Googleatu egin dut, eta lehenengo errezetan kantitate hauek datoz: arrautza
1 eta 500g olio. Gertu dabil, ezta? ;-)

Begira ze erreza dan egittia:
Arrautza bat edo bi, gatz apur bat eta nahi badozu, berakatz piskat.
Batidoriakin irabiatzen hasi. Girasol olixua botatzen jun, loditu arte, eta
loditu danian bota ozpina gustatzen jatzun neurrixan. Kitto. Prest. Agur
Calvé!
Oh: gabonen ostian koipetsuegixa bada, rebajatu yogurt naturalaz nahastuta.
;-)
josu.




Imanol Trebiño<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2010eko
urtren 06a 23:15):

>      Amorrarazi egin deste. Maionesa erosi, superrean danak antzekuak, eta
> jan. Urtiak pasa beste barik. Aste hontan osagaixak beittu, Calvé markakuak
> dira: “Aceite vegetal (65%), agua, yema de huevo de gallinas camperas (5%),
> vinagre de vino blanco (3%), azúcar, almidón de trigo, almidón modificado de
> maiz, sal ...” Eta gero bi-hiru fotografixetan (segun zelan begiratzen
> dozun) agertzen dira arrautzak.
>
>
>
>     Labur esanda, maionesa egitten dabe %65 olixoa eta %5 arraultz
> erabillita. Lortuko zenduen zuek etxian maionesa egittia halako
> proportziñuak erabillita? Posturia egingo neuke ezetz.
>
>
>
>     Olixo begetala merkia da; arrautzak, proportziñoz, garestiak, eta
> egitten dabe maionesa, ahalik eta olixo gehixen, eta ahalik eta arraultz
> gitxiten erabillita. Gero ura botatzen detse, hori oindikan merkiagua.
> Uraren proportziñua ez dabe azaltzen. Benetan horrek “maionesa” izena merezi
> dau? Zalantza haundixak dittut. Iruzurra bai, asmua hori dakelako,
> fotografixetan asko azalduz gero benetan ixa ez dakan produktu bat.
>
>
>
>     Engainatzen doskue, ezin gara produktu guzti-guztien osagaien zerrenda
> aztertzen jardun (eta beste maionesak be antzekuak izango dira), eta
> maionesa egitten inor onradua egon bada honezkero ipurdixa jo dau aspaldi,
> holaxe ezin dalako konpetidu.
>
>
>
>     Bada beste produktu arlo bat be bildurra emoten destana: enbutiduak.
> Halako gauzak berez nahastauta datozenak, batek daki zer osagaiez eta zer
> proportzinotan eginda dagozen!!
>
>
>
>     Urte berri on!!
>
>
>
>         Imanoltxu.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to