Josu ideia ona eduki dok. 

Kontuan izan behar da maionesa teknikoki emulsio bat dela, ez da nahasketa
soila, beraz emulsioaren bolumena handiagoa da nahasketa soilarena baino.

Gooegelen hipotesi kontrastea ere egin dok, zientifikoki bikain,

Ala ere nik uste olioaren kopurua librerdi edo 250 cctik  urbilago dagoela.

Gaiak betiko kontraesana dakar, makroekonomia versus mikroekonomia, beti
hobe norberak egina eta denboraldiko bertako producto naturalak erosi
baserritar edo ekoizle zuzenari kasuan kasu. Kontsumoak eta kontsumismoak
hik aipatutako kontraesanak dakar, komodidadia dela eta
hipermegasupermerkatuetara joaten ohituak gara eta horietan denetik eros
ahal dezakegu (batzuetan merke merke…)

 

Ramon

 

Bueno, Imanol, esperimento zientifiko bat egin neban atzo gaberdixan, zure
mezuari erantzuteko-edo.

Arrautza bat pisatu neban: 80 gramo.
Batidoraren basoa urez bete neban, maionesa egiten doten kantidadian,
gitxigora behera: 500 gramo.

Horretara, 80/500*100= %16. Maionesa egiteko bihar dan arrautza kantidadia
%16 ingurukua da. Eta olixo kopurua, seguraski, %80tik gertuago egongo da
%65etik baiño (gatza, berakatza eta ozpina, hiruren artian %5aren bueltan
egon leikez). Moskeatzen zara potian erosittako maionesak 3 aldiz arrautza
gitxio dakalako? Benga ia! Zer espero zenduan, gehixago eukitzia ala?

Googleatu egin dut, eta lehenengo errezetan kantitate hauek datoz: arrautza
1 eta 500g olio. Gertu dabil, ezta? ;-)

Begira ze erreza dan egittia:
Arrautza bat edo bi, gatz apur bat eta nahi badozu, berakatz piskat.
Batidoriakin irabiatzen hasi. Girasol olixua botatzen jun, loditu arte, eta
loditu danian bota ozpina gustatzen jatzun neurrixan. Kitto. Prest. Agur
Calvé!
Oh: gabonen ostian koipetsuegixa bada, rebajatu yogurt naturalaz nahastuta.
;-)
josu.





Imanol Trebiño<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2010eko
urtren 06a 23:15):

    Amorrarazi egin deste. Maionesa erosi, superrean danak antzekuak, eta
jan. Urtiak pasa beste barik. Aste hontan osagaixak beittu, Calvé markakuak
dira: “Aceite vegetal (65%), agua, yema de huevo de gallinas camperas (5%),
vinagre de vino blanco (3%), azúcar, almidón de trigo, almidón modificado de
maiz, sal ...” Eta gero bi-hiru fotografixetan (segun zelan begiratzen
dozun) agertzen dira arrautzak.

 

    Labur esanda, maionesa egitten dabe %65 olixoa eta %5 arraultz
erabillita. Lortuko zenduen zuek etxian maionesa egittia halako
proportziñuak erabillita? Posturia egingo neuke ezetz.

 

    Olixo begetala merkia da; arrautzak, proportziñoz, garestiak, eta
egitten dabe maionesa, ahalik eta olixo gehixen, eta ahalik eta arraultz
gitxiten erabillita. Gero ura botatzen detse, hori oindikan merkiagua.
Uraren proportziñua ez dabe azaltzen. Benetan horrek “maionesa” izena merezi
dau? Zalantza haundixak dittut. Iruzurra bai, asmua hori dakelako,
fotografixetan asko azalduz gero benetan ixa ez dakan produktu bat.

 

    Engainatzen doskue, ezin gara produktu guzti-guztien osagaien zerrenda
aztertzen jardun (eta beste maionesak be antzekuak izango dira), eta
maionesa egitten inor onradua egon bada honezkero ipurdixa jo dau aspaldi,
holaxe ezin dalako konpetidu. 

 

    Bada beste produktu arlo bat be bildurra emoten destana: enbutiduak.
Halako gauzak berez nahastauta datozenak, batek daki zer osagaiez eta zer
proportzinotan eginda dagozen!!

 

    Urte berri on!!

 

        Imanoltxu.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

 

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to