Kantitate minimuak horretxek badira (arraultz bat eta 500 gr. olixo)
normala jendiak potiak erosi dendetan. Lekutan gaoz gu etxian kilo erdi
maionesa jaten dogunerako!
i
----- Original Message -----
From: Josu Mendicute
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Thursday, January 07, 2010 10:34 AM
Subject: Re: [eibar] Zer ostias jaten dogun
Bueno, Imanol, esperimento zientifiko bat egin neban atzo gaberdixan, zure
mezuari erantzuteko-edo.
Arrautza bat pisatu neban: 80 gramo.
Batidoraren basoa urez bete neban, maionesa egiten doten kantidadian,
gitxigora behera: 500 gramo.
Horretara, 80/500*100= %16. Maionesa egiteko bihar dan arrautza kantidadia
%16 ingurukua da. Eta olixo kopurua, seguraski, %80tik gertuago egongo da
%65etik baiño (gatza, berakatza eta ozpina, hiruren artian %5aren bueltan egon
leikez). Moskeatzen zara potian erosittako maionesak 3 aldiz arrautza gitxio
dakalako? Benga ia! Zer espero zenduan, gehixago eukitzia ala?
Googleatu egin dut, eta lehenengo errezetan kantitate hauek datoz: arrautza 1
eta 500g olio. Gertu dabil, ezta? ;-)
Begira ze erreza dan egittia:
Arrautza bat edo bi, gatz apur bat eta nahi badozu, berakatz piskat.
Batidoriakin irabiatzen hasi. Girasol olixua botatzen jun, loditu arte, eta
loditu danian bota ozpina gustatzen jatzun neurrixan. Kitto. Prest. Agur Calvé!
Oh: gabonen ostian koipetsuegixa bada, rebajatu yogurt naturalaz nahastuta.
;-)
josu.
Imanol Trebiño<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2010eko
urtren 06a 23:15):
Amorrarazi egin deste. Maionesa erosi, superrean danak antzekuak, eta
jan. Urtiak pasa beste barik. Aste hontan osagaixak beittu, Calvé markakuak
dira: “Aceite vegetal (65%), agua, yema de huevo de gallinas camperas (5%),
vinagre de vino blanco (3%), azúcar, almidón de trigo, almidón modificado de
maiz, sal ...” Eta gero bi-hiru fotografixetan (segun zelan begiratzen dozun)
agertzen dira arrautzak.
Labur esanda, maionesa egitten dabe %65 olixoa eta %5 arraultz
erabillita. Lortuko zenduen zuek etxian maionesa egittia halako proportziñuak
erabillita? Posturia egingo neuke ezetz.
Olixo begetala merkia da; arrautzak, proportziñoz, garestiak, eta
egitten dabe maionesa, ahalik eta olixo gehixen, eta ahalik eta arraultz
gitxiten erabillita. Gero ura botatzen detse, hori oindikan merkiagua. Uraren
proportziñua ez dabe azaltzen. Benetan horrek “maionesa” izena merezi dau?
Zalantza haundixak dittut. Iruzurra bai, asmua hori dakelako, fotografixetan
asko azalduz gero benetan ixa ez dakan produktu bat.
Engainatzen doskue, ezin gara produktu guzti-guztien osagaien zerrenda
aztertzen jardun (eta beste maionesak be antzekuak izango dira), eta maionesa
egitten inor onradua egon bada honezkero ipurdixa jo dau aspaldi, holaxe ezin
dalako konpetidu.
Bada beste produktu arlo bat be bildurra emoten destana: enbutiduak.
Halako gauzak berez nahastauta datozenak, batek daki zer osagaiez eta zer
proportzinotan eginda dagozen!!
Urte berri on!!
Imanoltxu.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.