gure abokatu elenaren baimenez, ausartuko naiz:

kontratu edo lege baten parte espositiboak bi aldeen asmo orokorrak
edo dokumentu horren helburuak azaldu ditzake: adibidez, "egitasmo
honen xedea da herritar orok etxebizitzarako eskubidea izatea, e.a"

parte dispositiboak, arau zehatzak ematen ditu. Adibidez, babes
ofizialeko etxe bat eskuratzeko baldintzak hau eta hau direla.

Hortaz, zure galdera, zertarako balio du parte espositibo horrek?

batetik, polit egiteko.

baina bestetik, parte dispositiboko arauren batean interpretazio-
arazoak baldin badaude, parte espositiboaren espirituaren argitan
interpretatzeko arau horren asmoa.

hanka sartu badut, laka andereak (edo zerrendako ikusle isil
elortzak) tira egin diezadatela belarritik.

x.

El 26/01/2010, a las 17:56, Josu Mendicute escribió:

Hau da,
Dokumentu batek bi zati ditu:
-Espositiboa
-Dispositiboa

Ondo ulertu baldin badut: Espositiboan esaten duzunak ez du axola.
Dispositiboan esandakoak bakarrik balio du. Eta kasu honetan, parte
espositiboan esan zuten Hirigintza Plan Nagusia ez zela betetzen.
Baina horrek ez dio axola, parte dispositiboan aurkakoa esaten
duelako.

Eta zertarako balio du parte espositiboak, orduan? Txostena
edertzeko? Gu bezelako mozoloak (hori gara herritarrak agintari
batzuentzat, bistan denez) engainatzeko? Ez dut ulertzen!

josu.





Ramon Arizaga<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2010eko
urtren 26a 11:52):
Atzoko plenoan onartu egin zen lur solua berrezkuratzeko akordioa

Niretzat harrigarria benetan hauxe da:

Esan nuen baiezkoa bozkaten zutenak nola txostenean abokatuak
Boulebarrek PGa ez duela betetzen esaten duten ba hori onartzen
dutela beraz guri (plataformakoei arrazoia emoten digutela),

sahiatuko naiz alketak berak esan zidan moduan idazteko”Hori parte
espositiboan idatzia dago bainan parte dispositiboan ez da hori
esaten (irakurri egin zuen, eta ez dut txostena), orduan onartzen
dudana Boulevarrek  proiektoa egin ziotenari buruz da eta nik hori
soilik onartzen dot Boulevarrek hori esan duela eta ez idatzi inun
egin ohi duzun modura nik onartu dudala PGa ez duela betetzen”.

Alkatearen esana zintzo bete dudalako esperantzan naiz


Ni zientzietakoa naizenez nere konklusioa hau da parte espositibo
batean edozer gauza idatzi leikela  gezur ala egi kasuarekin zer
ikusi izan ala ez, egin behar dudan gauza bakarra zera da norbaiti
enkargua emon eta honek idaztzi dezala beste baten hitzak bailitz,
honekin lortu dezakedan gauza da kasuan kasu nik nahi dudan ari
ildo edo kontzeptuak plazaratu gero parte dispositiboan
moldatukoaraziko  diet gaia registroa eta sentzuak aldatuz behar
bada eta hau da legez balio duena


¡Magnifique¡


Atzo legedia betez  erabili lehiken sistema sakonaz jabetu nintzen,


Ramon




_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-
[email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

<ATT16899.txt>


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to