Kaixo Josu

Ba ondo ulertu duzu, bozkatzen dena zati dispositiboan dagoena da. Ta, onartuta 
baldin bada, orduan zati horretan dagoen testua Udal Batzar akordio bezala 
geratzen da. 

Ondorioz, atal dispositiboa eragina daukan bakarra da.

Espositiboa gaiaren azalpenerako erabiltzen da. Berez, onartu ondoren, ez dauka 
inolako eraginik.

Alberto

 On Tue 26/01/10 17:56, Josu Mendicute [email protected] wrote:
> Hau da,
> Dokumentu batek bi zati ditu:
> -Espositiboa
> -Dispositiboa
> 
> Ondo ulertu baldin badut: Espositiboan esaten duzunak ez du axola.
> Dispositiboan esandakoak bakarrik balio du. Eta kasu honetan, parte
> espositiboan esan zuten Hirigintza Plan Nagusia ez zela betetzen.
> Baina horrek ez dio axola, parte dispositiboan aurkakoa esaten
> duelako.
> 
> Eta zertarako balio du parte espositiboak, orduan? Txostena
> edertzeko? Gu bezelako mozoloak (hori gara herritarrak agintari
> batzuentzat, bistan denez) engainatzeko? Ez dut ulertzen!
> 
> josu.
> 
> Ramon Arizaga igorleak hau idatzi zuen (2010eko
> urtren 26a 11:52):
> 
> Atzoko plenoan onartu egin zen lur solua berrezkuratzeko akordioa 
> 
> Niretzat harrigarria benetan hauxe da:  
> 
> Esan nuen baiezkoa bozkaten zutenak nola txostenean abokatuak
> Boulebarrek PGa ez duela betetzen esaten duten ba hori onartzen dutela
> beraz guri (plataformakoei arrazoia emoten digutela),   
> 
> sahiatuko naiz alketak berak esan zidan moduan idazteko”Hori parte
> _espositiboan _idatzia dago bainan parte _dispositiboan_ ez da hori
> esaten (irakurri egin zuen, eta ez dut txostena), orduan onartzen
> dudana Boulevarrek  proiektoa egin ziotenari buruz da eta nik hori
> soilik onartzen dot Boulevarrek hori esan duela eta ez idatzi inun
> egin ohi duzun modura nik onartu dudala PGa ez duela betetzen”. 
> 
> Alkatearen esana zintzo bete dudalako esperantzan naiz 
> 
>   
> 
> Ni zientzietakoa naizenez nere konklusioa hau da parte espositibo
> batean edozer gauza idatzi leikela  gezur ala egi kasuarekin zer
> ikusi izan ala ez, egin behar dudan gauza bakarra zera da norbaiti
> enkargua emon eta honek idaztzi dezala beste baten hitzak bailitz,
> honekin lortu dezakedan gauza da kasuan kasu nik nahi dudan ari ildo
> edo kontzeptuak plazaratu gero parte dispositiboan moldatukoaraziko
>  diet gaia registroa eta sentzuak aldatuz behar bada eta hau da legez
> balio duena 
> 
>   
> 
> ¡Magnifique¡ 
> 
>   
> 
> Atzo legedia betez  erabili lehiken sistema sakonaz jabetu nintzen,
> 
> 
>   
> 
> Ramon 
> 
>   
> 
>   
> 
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  
> [email protected]
> izenburuan jarriz unsubscribe (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> 
> 
> 

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to