Xabier Mendiguren<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2010eko urtren 26a 18:02): > gure abokatu elenaren baimenez, ausartuko naiz: > kontratu edo lege baten parte espositiboak bi aldeen asmo orokorrak edo > dokumentu horren helburuak azaldu ditzake: adibidez, "egitasmo honen xedea > da herritar orok etxebizitzarako eskubidea izatea, e.a" > parte dispositiboak, arau zehatzak ematen ditu. Adibidez, babes ofizialeko > etxe bat eskuratzeko baldintzak hau eta hau direla. > Hortaz, zure galdera, zertarako balio du parte espositibo horrek? > batetik, polit egiteko. > baina bestetik, parte dispositiboko arauren batean interpretazio-arazoak > baldin badaude, parte espositiboaren espirituaren argitan interpretatzeko > arau horren asmoa. > hanka sartu badut, laka andereak (edo zerrendako ikusle isil elortzak) tira > egin diezadatela belarritik.
Catalunyako estatutuaren hitzaurrea bezala orduan, "declaración de intenciones", baina ez du lege izaerarik. Mikel -- Mikel Larreategi http://eibar.org/blogak/erral/es _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
