Josuk ez dira udalean erabilitakoak, ¡Nola kristo balioko ditu ba udaleko irizpedeak Erisonokoa eginez gero eta egin duen moduan¡, oraindik ere denok gaian Arrateballe bizirik lelopean idazten dogu.
Leirek lotu dau hasieran Arrateballe eta "Gero eta arbola gitxiago, porlana edonun!". Hain zuzen ere, Leirek horrelakoak ez esateko, inteligentea litzateke Udalaren partetik hirigunean arbolak mantentzea. Horrela lasaiago zulatuko zuten Erisono. Beraz, Udal agintariei gomendio bat euren burua salbatzeko akzio bezala bada ere: zaindu arbolak herrigunean. Ez zuten lasaiago zulatuko erisono, are gehiago esango dut ez lukete halako triskantzarik egingo. Ez da gauza bera, nik esandakoak hori dakar, hau da: ¿Hain gauza nabarbena ikusteko gai ez dena nola ikusiko ditu gauza xumeagoak ba? . Kontzientzia balute zuhaitzak zaindu, berdeguneak, parkeak etabar 10% monetarizaziorekin egingo lukete azpalditik, eta hiriak hori eginez gero beste itxura bat luke orain ziur. Orain arte egin dena da Porlana jainkotu (eta bere kerubinen onura ekonomikoetan zoribiatu). Orduan Udal agintariak zuhaitzak zainduta ez dute miopía ekologikoa konpontzen. Nik ez ditut zuhaitzak ene burua engainatzeko behar, esan dut nere gustoko edo ametsezko hiria nolakoa den, eta ez naiz honegatik ekologistagoa, ametsak amets bainan alde egiten den guztia gerturatu egiten ditu. Eta gure Hiriak duen biztalengoen arabera posible dela uste dot (edo zela???). Beharbada lurkerrentzat sortutako eztabaida bada nahikoa izango da ¿ala? Ramon
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
