22/02/2010 19:55(e)an, Josu Mendicute(e)k idatzi zuen:

    Zuhaitzak batez ere hiri gunetan are gehiago bere lan
    deskotaminatea du CO2 mailan, zuhaitz batek kotxe baten urteko CO2
    kitatzen du.

Ba, nik irakurri dudanez, hori ez da egia: segun eta zein zuhaitz munduko zein gunetan, kalte gehiago egin diezaioke aireari onurak baino. Ez dut gogoan nori entzun nion irratian horri buruzko diskursoa, baina hemen bota nahi nuen hori, ea zer dion jendeak. Har esaten zuen zuhaitz mota batzuk ez zela komeni hemen landatzea, kalte gehiago egiten zutelako lagundu baino. Oker ez banago, hemen inguruan dauzkagun hainbeste eta hainbeste pinu adibidez.

zuhaitz baten CO2 balantzea interesgarria eta kontutan hartzekoa da, muduko ezein gunetan, datuak desberdinak diren arren: *http://tinyurl.com/ybsd7yo
*
egia tokiz kanpo landare batek kaltea eragin dezakela eta ez nolanahikoa: kolonizazioak, desorekak ekosistematan, lurren eta uren kutsadurak eta abar (aireari berez, ezer askorik ez, polinizazio garaietan zeozer...). Baina gauza desberdinak dira CO2 balantzea eta tokiz kanpoko landareek eragin dezaketen desoreka.

bestalde, landare gehien genienek guztiek ez esateagatik, gehiago edo gutxiago, konposatu batzuk edo beste batzuk, toxiko ezberdinak filtratzen dituzte. Hau NASAren ikerketa baten publikatu zen 80 hamarkadan, astronautek bizi zituzten atmosfera artifizialak garbitzeko eta bizigarriago egiteko, hala nola:

Formaldehidoa: potosa, filodendroa, urrelilia (krisantemo), krisantemoa, artoa, variegado, aloe vera, huntza, drazena, scheflera, zinta
Bentzenoa: huntza, krisantemo, gerbera, lirio, drago
Trikloroetilenoa: gerbera, ostargi-belarra (lirio), azuzena, urrelilia (krisantemo).
Monoxidoa: zinta...

hauetako landare batzuk gela itxi bateko toxikoak ordu gutxitan filtratzen dituzte.
zuhaitz politenaren posterrak holakorik nekez egingo du.

gabon pasa,

asier arregi







*
*
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to