Kaixo:
Eztabaida interesgarria benetan ÑLeire, Ramon, Iosu, Eneko e.a'k daramazuena.
Eibarren ez dago berdegunerik. Horain etxebizitazak eraikitzea da problema. 
Garai baten, Markeskuaneko jardin ederrak, kalean bertan zeuden txalet batzuen 
jardinak, Indianoko soluak, eta hainbat toki zeuden. Baina orain ezin da 
horrelakorik. Ezta kaleetan ere ez lirateke egongo arbolak ze enbarazoa egiten 
dabe, eta etxeko leioak tapau. Eskola Armerixatik eta Ordoñorarte, kaminolua 
zegoen, eta gero mugararte, Otolaerdikoa eta Asaldeineko etxea. Dana zen soloa 
edo mendixa.
Gogoratzen naiz nola bialdu nindun aita zanak tallarrez taller firmak batzen, 
Gipuzkoako Diputazioaren dokumento baten frase hau asaltzen zelako: "con el fin 
de destruir el auge canceroso de la industria eibarresa". Eta gauza zen 
urbanizazioa aldatzea fabrikarik ez ertaikitzeko. 
Baina lurraren eskaseari begiratuz: zenbat fabrika daude Eibartik kanpo? Bai 
Gasteizen (40tik gora uste); Zaldibartik asi eta Durangoraino; Itziarren eta 
abuskalo nun ez.
Lekua falta eta zementoa ugari. Eskerrak ez direla 4 edo 5 km bakarrik egin 
biar kalean falta dena topastzeko.
Manolo
  ----- Original Message ----- 
  From: Ramon Arizaga 
  To: 'Eibartarrak zerrenda' 
  Sent: Monday, February 22, 2010 6:11 PM
  Subject: Re: [eibar] Arrateballe bizirik!


  Josuk

  Erisono, Amañako bariantea, Bolingua, Txonta... proiektu horien alde edo 
kontra agertu barik ere, hor gune natural batzuen porlanizazio proiektuak 
daudela ezin uka daiteke. Eta proiektu horien aurrean gertatu daitekeen 
oposizioa baretzeko marketing estrategia inteligentea litzateke herrigunean 
berdegune gehiago ikustea, txikiak izanda ere.

  Nik

  Eibarko herri mailan ez dago oposiziorik, oposizio fundamentuzkoa balego,  
udal batzarra beste motatakoa legoke onezkero ziur, beraz nere ikuspuntutik ez 
dago baretu beharrik.

  Orain marketina bai, hori Eibarren ondo funtzionatzen du eta badu bere 
egitura tekniko eta funtzionala, hau da gure herriko gehien irakurtzen diren 
egunkariak erabiliz eta bide batez besteen oiartzuan baretuz. Hau bai egiten da 
primeran Eibarren.

  Ala ere berde guneak (ez kanpofobalak) eta zuhaitzak beharrezkoak dira 
hirietan, nire ustez behintzat, eta beste goxotasun eta kalitatea emoten detze. 
Eta bestela edozeinek bere oporretan nonbaitera joaten denean ea nork ez den 
akordatzen halako parkeaz edo zuhaitzen edo alamedaz. Zuhaitzak batez ere hiri 
gunetan are gehiago bere lan deskotaminatea du CO2 mailan, zuhaitz batek kotxe 
baten urteko CO2 kitatzen du.

  Zuihaitz gehiago erdiakaldean eta kanpokaldean eta porlan gutxiago = Bizi 
kalitate hobeagoa

  Ramon

   








------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to