> Eibarko herri mailan ez dago oposiziorik, oposizio fundamentuzkoa balego, > udal batzarra beste motatakoa legoke onezkero ziur, beraz nere ikuspuntutik > ez dago baretu beharrik. > Herri mailan badago oposizioa, eta badago oposizioa talde antolatuetatik kanpo ere. Jendearekin hitz egin besterik ez dago horretaz jabetzeko. "Oposizioa baretu" esan dudanean "jendea despistatu" esan nahi nuen, ea horrela hobeto ulertzen didazun.
> Ala ere berde guneak (ez kanpofobalak) eta zuhaitzak beharrezkoak dira > hirietan, nire ustez behintzat, eta beste goxotasun eta kalitatea emoten > detze. Eta bestela edozeinek bere oporretan nonbaitera joaten denean ea nork > ez den akordatzen halako parkeaz edo zuhaitzen edo alamedaz. > Zuk esaten dozu: "goxotasuna eta kalitatea". Ez didazu esan "arnasa garbiagoa" ez horrelako ezer. Gure buruetan dagoen zerbait da, urbanismoaren garapenak naturatik aldendu gaitu baina naturaren errepresentazioak behar ditugu uneoro etxean, lanean, kalean. Gero eta urrunago naturatik, orduan eta beharrezkoago errepresentazio horiek: koadroak, loreak, kristalerak... baina hori bai: onartu gabe naturak sortzen dizkigun inkomodidadeak: euria ez dugu nahi (neguan erosketak egiteko onena, zentro komerziala)... beharrezkoa baldin bada, kristalera batekin kale osoa estali, Gasteizko proiektu faraoniko hori bezela; bero larregi ez dugu nahi (fresko egoteko onena, zentro komerziala); aurreko bien ildotik parrandarako gero eta jende gutxiago berbenetan eta jai herrikoietan, gero eta gehiago diskoteketan; negua iritsi aurretik, arbolari hosto guztiak kendu, kalea hostoz bete aurretik; elurra egiten du eta errepideak garbi eta izotz gabe egotea exijitzen dugu, eta abar eta abar eta abar. > Zuhaitzak batez ere hiri gunetan are gehiago bere lan deskotaminatea du CO2 > mailan, zuhaitz batek kotxe baten urteko CO2 kitatzen du. > Ba, nik irakurri dudanez, hori ez da egia: segun eta zein zuhaitz munduko zein gunetan, kalte gehiago egin diezaioke aireari onurak baino. Ez dut gogoan nori entzun nion irratian horri buruzko diskursoa, baina hemen bota nahi nuen hori, ea zer dion jendeak. Har esaten zuen zuhaitz mota batzuk ez zela komeni hemen landatzea, kalte gehiago egiten zutelako lagundu baino. Oker ez banago, hemen inguruan dauzkagun hainbeste eta hainbeste pinu adibidez. Edozela, zein kostu dauka zuhaitz bat landatzeak eta zaintzeak Kalamuan, eta zein kostu dauka zuhaitza landatu eta zaintzeak Kalbetoi kalean? Non haziko da hobeto? Eta eragin bera egiten digu toki batean zein bestean. Herrigunean jartzearen alde, niri ere gustatzen zaizkit arbolak kalean, baina ez ditugu benetan behar. IKUSI egin behar ditugu, besterik ez. josu. > Zuihaitz gehiago erdiakaldean eta kanpokaldean eta porlan gutxiago = Bizi > kalitate hobeagoa > > Ramon > > > > > > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > -- Josu Mendicute | www.CodeSyntax.com | Azitaingo Industrialdea 3-K / Eibar | [email protected] | Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
