Annapurnan hil den mendizale horren inguruan badago gauza bat harritzen nauena, "galdu" hitzarekin lotutakoa eta gaur egungo lokalizazio sistemekin nola gertatu daitekeen ondo ulertzen ez dudana. Ea espertoek argitzen didazuen. Tolo Calafat-en bila igo zen sherpak 11 ordu eman omen zituen haren peskizan, eta aurkitu ezinik itzuli omen zen. Hemen perretxikoak lokalizatzeko zein kalamuan ez galtzeko gps-arekin dabilenean jendea, arraroa egiten zait horrelako mendi handi eta arriskutsuetan teknologien laguntza gehiagorik ez izatea. Izango da arrazoiren bat horretarako, eta ea inork argitzen didazuen. Nik ez daukat gps-ak erabiltzen ideiarik ere, baina bakoitzak bere posizioaren seƱalea "emititu" edo gutxienez telefonoz esango balie besteei, ez litzateke hori adelantoa izango?
oier.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
