Barrabesen kontakizun izugarria dago beheko kanpamentuan zeuden bi
medikuekin:

http://www.barrabes.com/revista/noticias/2-6594/larga-clarificadora-entrevista-maria-antonia.html

Besteak beste, edemarik ez zuela izan Tolok. Oiarzabalen taldeari soka bat
kendu ei zietela korearrek eta abar.

M.

2010/4/30 Gari Araolaza <[email protected]>

> Bueno, igual sherpa ez zen 11 orduz bila ibili. Izan daiteke 5 ordu
> ematea gorako bidean, beste 5 ordu bueltan eta ordubetez bila
> ibiltzea.
>
> Gari
>
> 2010/4/30 Oier Araolaza <[email protected]>:
> >
> > Nik ez daukat inori kargu hartzeko asmorik. Baina gertaerak ulertzea
> > gustatzen zait, eta kasu honetan harrigarria egiten zait mendizale baten
> > bila 11 orduz aritzea, eta ez aipatzea ezer lokalizazio sistemetaz.
> > Imajinatzen nuen normalena izango zela bakoitza gps batekin ibiltzea,
> baita
> > sherpak ere, oinarrizko babes-tresna iruditzen zaidalako, baina bestetik
> > inon ez nuen horri buruz ezer ikusten eta pentsatu nuen akaso altura
> > horietan arazoren bat egon zitekeela GPSekin, edo hotzarekin, edo auskalo
> > zer.
> >
> > Azkenean Desnivelen Carlos Pauner-i egin dioten elkarrizketa honetan
> hauxe
> > esaten du:"...nos mandó su posición GPS, pero tenía que haber peleado ahí
> y
> > por lo que sea no pudo hacerlo".
> > http://desnivel.com/object.php?o=19912
> > (elkarrizketaren bigarren orrian dator aipamena)
> >
> > Beraz, bazuten bere gps posizioa, eta horrek konfirmatzen dit baietz,
> > erabiltzen dituztela tresna horiek. Baina horrek arraroago egiten du
> egoera,
> > gps posizioa izanda sherpa 11 orduz bila ibili eta ez aurkitzea
> ulertezina
> > gertatzen baita.
> >
> > oier.
> >
> >
> > 2010/4/30 Ramon Arizaga <[email protected]>
> >>
> >> Mendian pizka bat ibilitakoa naiz, alpinismoa egiten ere bai, bai
> >> Pirineoetan bai Alpietan,
> >> Himalaia eta horretaiko mendi garaietan gauza bat gertatzen zaie ia
> >> gehineitxuei noberaren fisiko eta sikiko limitera heltzen direla, hau
> >> baldintza bat da, bigarrena, Annapurnak sekulako glaziar malkar eta
> >> arriskutsuA duela, eta hirugarrena eguraldia ez bada lagun nundik ere
> >> zabiltzan jakiteko modurik ez da, eta noberan limitea akaso pasatu.
> >> Mendizalia izanik horrelako gertakizunen artean tristura sartzen zait,
> >> horrelako gertakizunen aurrean prentsak bere alde eskasena erabiltzen du
> >> (nire ustean) morboa salduz. Nahiko min eta samin egongo da familia
> lagun
> >> eta bertan zeuden kideengan (bestela irakurri gaur argitaratu diren
> >> Juanitoren perlak). Ni ez nauz ausartzen baloraziorik egiten, pentsatzen
> >> dudana zera da "neu izan nintekeela" eta ez zaizkit gustatzen  hain
> erraz
> >> esaten diren hainbat gauza. Goi mendian hainbat baliabide tekniko
> >> erabiltzen
> >> dira, aludean arrapu ezkeroko  baliza etabar, noberan bizitza jokoan
> >> dagoenean (hori Annapurnan oso nabaria da batez ere estadiztikei
> >> begiratuta
> >> ) denok erabiltzen dugu zihurtzia eta denok baloratzen ditugu beti
> egoera
> >> desberdinak, erabakiak okerrak edo zuzenak hartuz horregatik gara
> gizakiak
> >> erratzeko eskubidea dugulako.
> >> Ziur naiz (edo hori pentsa nahi dot) baliabide egokiak  erabili dituela
> >> Tolok eta bere espedizioak eta goi mendiak batzuetan dituen ezbehar bat
> >> dela
> >> eta ez nioke nik buelta gehiago emongo.
> >>
> >> Ramon
> >>
> >> -----Mensaje original-----
> >> De: [email protected]
> >> [mailto:[email protected]] En nombre de Gari Araolaza
> >> Enviado el: viernes, 30 de abril de 2010 7:18
> >> Para: Eibartarrak zerrenda
> >> Asunto: Re: [eibar] Mendian galduta
> >>
> >> Hemen medikuak dio ez zeukala edemarik, bestela telefonoa pizteko gai
> >> ere ez zela izango eta.
> >>
> >>
> http://www.elmundo.es/elmundodeporte/2010/04/29/masdeporte/1272539378.html
> >>
> >> Baina hainbeste bertsio kontrajari egonda auskalo zein den benetakoa.
> >> Adibidez, ulertu nuen Tolo ez zela gailurrera iritsi, beherago gelditu
> >> zela, ba kazetari bati irakurri nion atzo kontakizuna egiten,
> >> gailurrera iritsi izan balitz bezala.
> >>
> >> Edo agian sherpak ez zeukan GPSrik, gogoratu ez dutela helikopterorik
> >> hartu materiala ez galtzeagatik! Edo altura horretan, elurte eta
> >> haizete batean gelditu, eskularruak kendu, GPS-dun telefonoa traje
> >> barrutik atera, piztu, begiratu eta abar, ezingo dira bost minututik
> >> behin egin.
> >>
> >> Ziurrenez ez dugu inoiz jakingo.
> >>
> >> Gari
> >>
> >> 2010/4/29 Mikel Lizarralde <[email protected]>:
> >> > Aupa Oier,
> >> >
> >> > Tolok edema bat ei zeukan. Pentsatzen dut ez zela bere onenean egongo,
> >> > mareatuta edo. Horrela bada, litekeena da ez konturatzea galdu egin
> >> > zela,
> >> > bat-batean konturatu bidea ez zuela ezagutzen, itzultzen ahalegindu...
> >> > auskalo.
> >> >
> >> > GPSa dala eta arrantzaleen uretako txalekoek edukitzen dute halako
> >> > GPS-seinale-emaile bat. Ez dakit halakorik izango zuten.
> >> >
> >> > Mendiko GPS normalek zure posizioa ematen dizute, baina ez dute
> >> > seinalerik
> >> > emititzen. Berriz diot, auskalo zer nolako aparatuak dituzten, igual
> GPS
> >> oso
> >> > aurreratuak dituzte eta diozuna egin ahal zuten.
> >> >
> >> > Diozun moduan, adelanto ona litzake halako seinale emaile bat
> >> > erabiltzea.
> >> >
> >> > Mikel
> >> >
> >> > 2010/4/29 Oier Araolaza <[email protected]>
> >> >>
> >> >> Annapurnan hil den mendizale horren inguruan badago gauza bat
> harritzen
> >> >> nauena, "galdu" hitzarekin lotutakoa eta gaur egungo lokalizazio
> >> sistemekin
> >> >> nola gertatu daitekeen ondo ulertzen ez dudana. Ea espertoek argitzen
> >> >> didazuen. Tolo Calafat-en bila igo zen sherpak 11 ordu eman omen
> zituen
> >> >> haren peskizan, eta aurkitu ezinik itzuli omen zen. Hemen
> perretxikoak
> >> >> lokalizatzeko zein kalamuan ez galtzeko gps-arekin dabilenean jendea,
> >> >> arraroa egiten zait horrelako mendi handi eta arriskutsuetan
> >> >> teknologien
> >> >> laguntza gehiagorik ez izatea. Izango da arrazoiren bat horretarako,
> >> >> eta
> >> ea
> >> >> inork argitzen didazuen. Nik ez daukat gps-ak erabiltzen ideiarik
> ere,
> >> baina
> >> >> bakoitzak bere posizioaren señalea "emititu" edo gutxienez telefonoz
> >> esango
> >> >> balie besteei, ez litzateke hori adelantoa izango?
> >> >>
> >> >> oier.
> >> >>
> >> >> _______________________________________________
> >> >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> >> >> [email protected]
> >> >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >> >>
> >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >> >
> >> > _______________________________________________
> >> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> >> > [email protected]
> >> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >> >
> >> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >> >
> >> _______________________________________________
> >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> [email protected]
> >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >>
> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >>
> >> _______________________________________________
> >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> [email protected]
> >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >>
> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >
> >
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> [email protected]
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to