Hemen medikuak dio ez zeukala edemarik, bestela telefonoa pizteko gai ere ez zela izango eta.
http://www.elmundo.es/elmundodeporte/2010/04/29/masdeporte/1272539378.html Baina hainbeste bertsio kontrajari egonda auskalo zein den benetakoa. Adibidez, ulertu nuen Tolo ez zela gailurrera iritsi, beherago gelditu zela, ba kazetari bati irakurri nion atzo kontakizuna egiten, gailurrera iritsi izan balitz bezala. Edo agian sherpak ez zeukan GPSrik, gogoratu ez dutela helikopterorik hartu materiala ez galtzeagatik! Edo altura horretan, elurte eta haizete batean gelditu, eskularruak kendu, GPS-dun telefonoa traje barrutik atera, piztu, begiratu eta abar, ezingo dira bost minututik behin egin. Ziurrenez ez dugu inoiz jakingo. Gari 2010/4/29 Mikel Lizarralde <[email protected]>: > Aupa Oier, > > Tolok edema bat ei zeukan. Pentsatzen dut ez zela bere onenean egongo, > mareatuta edo. Horrela bada, litekeena da ez konturatzea galdu egin zela, > bat-batean konturatu bidea ez zuela ezagutzen, itzultzen ahalegindu... > auskalo. > > GPSa dala eta arrantzaleen uretako txalekoek edukitzen dute halako > GPS-seinale-emaile bat. Ez dakit halakorik izango zuten. > > Mendiko GPS normalek zure posizioa ematen dizute, baina ez dute seinalerik > emititzen. Berriz diot, auskalo zer nolako aparatuak dituzten, igual GPS oso > aurreratuak dituzte eta diozuna egin ahal zuten. > > Diozun moduan, adelanto ona litzake halako seinale emaile bat erabiltzea. > > Mikel > > 2010/4/29 Oier Araolaza <[email protected]> >> >> Annapurnan hil den mendizale horren inguruan badago gauza bat harritzen >> nauena, "galdu" hitzarekin lotutakoa eta gaur egungo lokalizazio sistemekin >> nola gertatu daitekeen ondo ulertzen ez dudana. Ea espertoek argitzen >> didazuen. Tolo Calafat-en bila igo zen sherpak 11 ordu eman omen zituen >> haren peskizan, eta aurkitu ezinik itzuli omen zen. Hemen perretxikoak >> lokalizatzeko zein kalamuan ez galtzeko gps-arekin dabilenean jendea, >> arraroa egiten zait horrelako mendi handi eta arriskutsuetan teknologien >> laguntza gehiagorik ez izatea. Izango da arrazoiren bat horretarako, eta ea >> inork argitzen didazuen. Nik ez daukat gps-ak erabiltzen ideiarik ere, baina >> bakoitzak bere posizioaren señalea "emititu" edo gutxienez telefonoz esango >> balie besteei, ez litzateke hori adelantoa izango? >> >> oier. >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
