Aupa Oier, Tolok edema bat ei zeukan. Pentsatzen dut ez zela bere onenean egongo, mareatuta edo. Horrela bada, litekeena da ez konturatzea galdu egin zela, bat-batean konturatu bidea ez zuela ezagutzen, itzultzen ahalegindu... auskalo.
GPSa dala eta arrantzaleen uretako txalekoek edukitzen dute halako GPS-seinale-emaile bat. Ez dakit halakorik izango zuten. Mendiko GPS normalek zure posizioa ematen dizute, baina ez dute seinalerik emititzen. Berriz diot, auskalo zer nolako aparatuak dituzten, igual GPS oso aurreratuak dituzte eta diozuna egin ahal zuten. Diozun moduan, adelanto ona litzake halako seinale emaile bat erabiltzea. Mikel 2010/4/29 Oier Araolaza <[email protected]> > > Annapurnan hil den mendizale horren inguruan badago gauza bat harritzen > nauena, "galdu" hitzarekin lotutakoa eta gaur egungo lokalizazio sistemekin > nola gertatu daitekeen ondo ulertzen ez dudana. Ea espertoek argitzen > didazuen. Tolo Calafat-en bila igo zen sherpak 11 ordu eman omen zituen > haren peskizan, eta aurkitu ezinik itzuli omen zen. Hemen perretxikoak > lokalizatzeko zein kalamuan ez galtzeko gps-arekin dabilenean jendea, > arraroa egiten zait horrelako mendi handi eta arriskutsuetan teknologien > laguntza gehiagorik ez izatea. Izango da arrazoiren bat horretarako, eta ea > inork argitzen didazuen. Nik ez daukat gps-ak erabiltzen ideiarik ere, baina > bakoitzak bere posizioaren seƱalea "emititu" edo gutxienez telefonoz esango > balie besteei, ez litzateke hori adelantoa izango? > > oier. > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
