aupa! atzo gabian lagun batekin ospatu neban san juan bezperian bezperia, eta, kasualidadez, tunelpera juan ginan afaltzera. berton 12 lagun inguru zeren afaltzen, eta gehixenak alkandora zurixa zeken jantzitta, paparrian "untzagako jubilatuen abesbatza" idatzitta zekan alkondaria.
giro onian afaldu genduan, eta segiduan hasi ziran danak kantuan (zeozegaittik izango dira untzagako jubilauen abesbatzakuak ba). eibarko kantu asko entzun (eta kantau) genduazen, batzuk erderaz eta beste batzuk euskeraz, baina guk (gaztiak garalako?) oso gitxi ezagutzen genduazen. kantuen letria oso ona, eibarko kale, jende, ta gertatutakuen ingurukuak. han zerenen artian aintzane zerrendakidian ama be bazeguan, eta berak igual kantu-paperak lortu ahal dittuala pentsau dot... benetan, kriston kantu-afarixa izan zan, gerra aurreko ta osteko kantuekin, danak gustora, eta inguruan zerenak "hau da benetako eibar" esaten.... holakuak edarrak izaten dira, antolatu ta pentsau barik kriston girua!!! igone
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
