Hori, hori, Arrate! Kantu afarixa! Ni apuntatzen naiz eta nere ama be bai, seguru!
Zuk aittatutako kantuorrekin anekdota bat dakat. Gure basarrixan lehen bazkalostietan kanturako joeria zeuan. Behin gizonak pixkat gehitxuao poztu ziran eta hori kantatzen hasi. Holan hasi ziran: Duan, duan, duan fanfarreria bagenduan (bis) Atzo gabian beranduan nekez etxia jo genduan hala ta guztiz sutonduan (beste bersiño bat be bazeuan: Ama Maria sutonduan) fanfarreria bagenduan. Duan, duan, duan fanfarreria bagenduan (bis) Azkoittiko Azkaraten neska-mutilak ohe baten andra-gizonak beste baten txingili-txangulu egiten. Txingili-txangulu egiñagaitik Zulua bere lekuan, Gorputzari gustua emanez Diruak egin nittuan. Txik eman ta txik sartu hik eman ta nik hartu... Holan ziharduela, konturatu ziran berdekerixak kantatzen ziharduela eta golpetik ixildu zian! Eta danak esaten zeben ez zekixela gehixago. Anai bakoitzak bertso bat omen zekixan eta hurrengua eztakit-zein anaiña zala ta... Ezin izan genduzen bertso guztiak etara. Eta honek be kostata! Handik gutxira Santixau jaixak izan genduzen Goimendin eta auzoko gizoneri galdezka ibili giñan. Baiña gu neskak, eta gaztiak, eta gizonak ez zeskuen halakorik kantau nahi! Beste tio bat bialdu bihar izan genduan bertsuok jasotzera eta halakon baten behintzat bertso batzuk osatu genduzen. Harrezkero leku gehixagotan be entzun izan dittut bertsuok, baiña bersiño diferentietan. Uste dot Alaitz eta Maiderrek edo kantau zittuela antzerako bertsuak eta Iker Allur eta Unai Narbaiza trikitilarixak be grabau zittuen bertso honek Arrate Irratian. Hau bertsuau be kantatzen dabe (edo antzerakua. Oin nahastia dakat etxian jasotakuen eta kanpuan entzundakuen artian): Txik eman ta txik sartu (?) hori ez da pekatu poltsikua jorratu ez ziñen gaizki portatu Eta estribillo hau kantatzen detse: Atia jo ta leihora, XXX-en semia jaio da (bis) XXX-en semia jaio da eta Zulua bere lekuan, Gorputzai gustua emanez berotasun haundian. Bertso kuriosuak dia!! Batenbatek badaka beste bersiñorik? aintzane ________________________________ De: arrate gisasola <[email protected]> Para: Eibartarrak zerrenda <[email protected]> Enviado: vie,2 julio, 2010 00:20 Asunto: Re: [eibar] san juan bezperaren bezpera kaixo Igone ta kantuzaliok!! Akaso eibarko kantuak liburuan egongo dira jasota, begiratu bat emon ta ia topatzen dozuzen bertan entzundakuak, ostian neri erakutsi klaro!! Gainera merezi dau liburuak, eibarko kantuak egotiaz gain eibarren gainian dihardutenak ta eibarren kantatzen diranak (ziranak idatzi dot hasieran baina ondiokan kantatzeko afizino danakin ez dabe amaittu!!) be badagoz, hemen pdf-an jasota: http://egoibarra.com/argitalpenak/eibarko-argitalpenak/eibar-kantuz-kantu/kantuz_kantu.pdf Argitaratu zeben urtian, Euskal Jaiko poteuan liburua hartuta ta soinuakin lagunduta kantuan ibili ginala esango neuke... ezta Leire? eibarko cara al sol, arragueta kalian, hiru gizon ilustre... Baina bereziki ta dana emonda kantatzen genduana, zeuri entzunda ikasi nebala esango neuke gainera, hurrengo kantu hau: NERE AMAK PENTSATZEN ZUEN Nere amak pentsatzen zuen Alaba dontzella zeukala, Dringilin-dranguluan egiñagaitik Jaunak barka nazala. Drink eman da drank hartu Ez ziran gaizki portatu, Haiek porruak jorratu Ta nik dirua kobratu. Dringilin-dranguluan egiñagaitik Zulua bere lekuan, Gorputzari gustua emanez Diruak egin nittuan. Drink eman da drank hartu... KANTATZEN DABEN HERRIXA EZ DA INOIZ HILKO!! Hurrengo kantu afarixa nun da ba? Igone bota proposamena ta Aintzanek edo eta Oierrek laguntzailiak ekarriko dittue seguru, Leire ta nik be apurtxo bat laguntzeko moduan egongo gara, ta zerrendako besteren bat be animauko zalakuan nago ezta? Joe! Nik errez errez bota dot baina azkar ez badogu egitten apurtxo bat itxoiteko eskatu biharrian nago, abuztuan jaixoko da bigarrena ta marjen pixkat be biharko dot... Urte bukaeran edo, gabon kantueri lekua irabazte aldera ondo egongo zan eibarko kantuen afarixari bide emotia. Se va la eibarresa, se va, se va, se va, se va... gabon danori, Arrate
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
