kaixo Igone ta kantuzaliok!! Akaso eibarko kantuak liburuan egongo dira jasota, begiratu bat emon ta ia topatzen dozuzen bertan entzundakuak, ostian neri erakutsi klaro!! Gainera merezi dau liburuak, eibarko kantuak egotiaz gain eibarren gainian dihardutenak ta eibarren kantatzen diranak (ziranak idatzi dot hasieran baina ondiokan kantatzeko afizino danakin ez dabe amaittu!!) be badagoz, hemen pdf-an jasota:
http://egoibarra.com/argitalpenak/eibarko-argitalpenak/eibar-kantuz-kantu/kantuz_kantu.pdf Argitaratu zeben urtian, Euskal Jaiko poteuan liburua hartuta ta soinuakin lagunduta kantuan ibili ginala esango neuke... ezta Leire? eibarko cara al sol, arragueta kalian, hiru gizon ilustre... Baina bereziki ta dana emonda kantatzen genduana, zeuri entzunda ikasi nebala esango neuke gainera, hurrengo kantu hau: NERE AMAK PENTSATZEN ZUEN Nere amak pentsatzen zuen Alaba dontzella zeukala, Dringilin-dranguluan egiñagaitik Jaunak barka nazala. Drink eman da drank hartu Ez ziran gaizki portatu, Haiek porruak jorratu Ta nik dirua kobratu. Dringilin-dranguluan egiñagaitik Zulua bere lekuan, Gorputzari gustua emanez Diruak egin nittuan. Drink eman da drank hartu... KANTATZEN DABEN HERRIXA EZ DA INOIZ HILKO!! Hurrengo kantu afarixa nun da ba? Igone bota proposamena ta Aintzanek edo eta Oierrek laguntzailiak ekarriko dittue seguru, Leire ta nik be apurtxo bat laguntzeko moduan egongo gara, ta zerrendako besteren bat be animauko zalakuan nago ezta? Joe! Nik errez errez bota dot baina azkar ez badogu egitten apurtxo bat itxoiteko eskatu biharrian nago, abuztuan jaixoko da bigarrena ta marjen pixkat be biharko dot... Urte bukaeran edo, gabon kantueri lekua irabazte aldera ondo egongo zan eibarko kantuen afarixari bide emotia. Se va la eibarresa, se va, se va, se va, se va... gabon danori, Arrate
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
