Bai, Oierren amakin batera nere ama be hantxe zeuan. Kantuko denboraldixa 
amaittua dabe. Ospittalian egon ziran kantatzen eta handik bueltan etxera 
juateko gogorik ez eta afaltzera. Esan zestan amak giro polittian egon zirala. 
Eztakit han kantau zittuen letra guztiak papeletan eukiko ete dittuen, baiña 
galdetuko detsat amari.

Hillian behin egitten da "kalietan kantuz", kantatzeko ohitturia bultzatzeko 
ekitaldi hori, baiña ni juan izan naizenetan beti pentsau izan jata oso 
artifiziala. Beste herri batzuetan zelan egitten daben gehixago gustatzen jata. 
Eibarren emoten dau koru bat dala "kalietan kantuz" baiño. Dana dala, nik ez 
dot bape ahalegiñik egin hori aldatzeko eta hori herrittarrok egin bihar 
genduke, asike ez nago ezer esateko moduan.

aintzane




________________________________
De: oier gorosabel larrañaga <[email protected]>
Para: los ciberguays <[email protected]>
Enviado: mié,23 junio, 2010 16:25
Asunto: Re: [eibar] san juan bezperaren bezpera

Kaixo Igone.

Nere ama zan euretako bat. Gaur etorri da barriro Lekeittiora (hamen egoten da 
udan) eta zuk diñozuna komentau detsatenian, "a cuadros" geratu jata. Ia zelan 
nekixan, eta... jejeje.

Asko poztu da, dana dala. Eta jubiletxekuen artian be komentauko dabela 
badakitt.

O.



Igonek:

aupa!

atzo gabian lagun batekin ospatu neban san juan bezperian bezperia, eta,
kasualidadez, tunelpera juan ginan afaltzera.
berton 12 lagun inguru zeren afaltzen, eta gehixenak alkandora zurixa zeken
jantzitta, paparrian "untzagako jubilatuen abesbatza" idatzitta zekan
alkondaria.

giro onian afaldu genduan, eta segiduan hasi ziran danak kantuan
(zeozegaittik izango dira untzagako jubilauen abesbatzakuak ba). eibarko
kantu asko entzun (eta kantau) genduazen, batzuk erderaz eta beste batzuk
euskeraz, baina guk (gaztiak garalako?) oso gitxi ezagutzen genduazen.
kantuen letria oso ona, eibarko kale, jende, ta gertatutakuen ingurukuak.
han zerenen artian aintzane zerrendakidian ama be bazeguan, eta berak igual
kantu-paperak lortu ahal dittuala pentsau dot...

benetan, kriston kantu-afarixa izan zan, gerra aurreko ta osteko kantuekin,
danak gustora, eta inguruan zerenak "hau da benetako eibar" esaten....

holakuak edarrak izaten dira, antolatu ta pentsau barik kriston girua!!!

igone

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.



      
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to