Eguerdi on danori, Okurridu jata bisualizatzea zenbat okupatuko zukeen Erisonoko polo teknologikoak hirigunean jarriko bagenu:
- Erdialdean: http://www.argazkiak.org/photo/erisono-eibarko-erdialdea/ Hartuko luke Udaletxea, Ego-Gain zati bat, Isasi zati bat, Zezen plaza, Txantxa-Zelai osoa, Ubitxa, Urki (hilerri osoa barne), eta lurra iritsiko litzateke Urki Kurutzekuaraino. - Urkizu inguruan: http://www.argazkiak.org/photo/erisono-urkizu-inguruan-b/ Hartuko luke Txonta (autopistako zubitik behera), Urkizuko parke osoa Karmeliten elizaraino (barne), Torreak eta Orbeako piszina, Bidebarrieta (Arikitzako zubiraino), Arragueta, Estaziño, Pagei kalea, Ibargain, Jardiñeta zati bat, Matsaria kotxeen depositoraino. Ez nuen uste hainbesterako zenik! Aho zabalik geratu naiz hori ikustean. Eta, hau egiteko ideia etorri zait beste txikizio bat nire begiz Arrajolatik ikusi ondoren: bariantea. Ez nuen espero hainbesterainoko txikizioa zenik. Flipatu egin dut. Ikusi argazki hauek: - Obrak: http://www.flickr.com/photos/supermendikute/4989849152/ - Konparatu obrak eta Amaña auzoa: http://www.flickr.com/photos/supermendikute/4989237409/ Ez naiz ausartzen baloraziorik egitera, baina benetan zur eta lur geratu naiz bi "estanpa" hauekin. Jendeak badaki ze tamainako obrak ditugun herrian? josu. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
