Astakeri galantak, bai.

Barianteko obra hori be izugarrixa da. Oin dala hile batzuk kasualidadez 
lehengusiña baten etxera juan nitzan Ipuruako torrera, azkenetako piso batera 
eta bildurtuta geratu nitzan zelako txikixizua egitten diharduen ikusitta. Gero 
handik gutxira hasi giñan "desastria" sentidu be eitten. Leherketa horretako 
bat 
egitten daben bakoitzian Markeskua eraikiñak dardara egitten dau eta! Hau da 
sustua hartu genduana lehenengo aldixan! Lurrikaria zala pentsau genduan! 
Arianne haurdun, eta sustuan sustuakin udaletxera deittu zeban hasarre.

aintzane




________________________________
De: Ramon Arizaga <[email protected]>
Para: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
Enviado: mié,15 septiembre, 2010 10:44
Asunto: Re: [eibar] Erisono hirigunean balitz, eta bariantea

Josuk:

Ez naiz ausartzen baloraziorik egitera, baina benetan zur eta lur
geratu naiz bi "estanpa" hauekin. Jendeak badaki ze tamainako obrak
ditugun herrian?

Nik:
Arrateballe biziriko kideek erakusketa eta hitzaldi bat egin zuten gai honi 
buruz, erakusketan onubeen neurrien  konparaketan, kokatzeko posibilitateak eta 
euren ustez aukerak zeintzuk izan zitezkeen. Egin den desmontea, argi eta garbi 
ikusten zen, neurriak, kokapen desberdinen muntaien bat ere egin zuten.

Jendeak nire ustetan ez daki (dakigu) obren inguruko zenbait informazio (batez 
ere balizko inpakto visual, estetiko eta horrelakoak), ni errebaleko proiekto 
inguruko informazioa zabaltzen ibili ginaian konturatu nintzen, alde batetik 
jendeari kosta egiten zaio planoetan ikusten dena bere osotasunean irudikatzea 
(normala denez), bestetik egun jendea ez dago inbestigazio lanetan iunformazio 
bila etabar hazteko amorruz. Nik uste proiekto handien maketa "errealak" 
jendeak 
ikusteko leku eta modu errezean egon behar litzatekela balorazioak aurrez 
egiteko.

Nire ustez, eta seguraski nik baino informazio gehiago izango dute proiektoetan 
sartuta ibili izan diren jendeak, bai erisono eta baita ere barianteko obra 
astakeri bat dira bai ekologiko aldetik (inpakto anbientala, landa eremu 
ondamendia,...) eta baita ere ekonomi aldetik. 

Erisonon inguruan, badakigu zerren bila joan diren, Matsariko kokapena ez zen 
txarra nire ustez, Iburerrekakoa beharbada okerragoa, Urko azpian egin den lur 
bete lanarekin toki aproposa izan leikela baita ere iruditzen zait, azken hau 
batez ere askoz merkeagoa izango litzatekela iruditzen zait.
Barianteari buruz, autopista liberalizatuz 40M€ modu egokiagoan erabiltzeko 
aukera zegoela deritzot.

Ramon

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.



      
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to