Iztela da. Gaiñera, bariantia Ermukuakin lotuko dabe (hori egitten dihardue)
eta Sallabenten be ederra deskalabrua egin dabena! Ikaragarrixa!
Laster mazetak izango dira gure berdegune bakarra.
Seguru nago, gaiñera, batzuk edarto bete dittuela poltsikuaksarraski hori
egitteko
leire

Aintzane Agirrebeña<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2010eko
iraren 15a 18:54):

> Astakeri galantak, bai.
>
> Barianteko obra hori be izugarrixa da. Oin dala hile batzuk kasualidadez
> lehengusiña baten etxera juan nitzan Ipuruako torrera, azkenetako piso
> batera eta bildurtuta geratu nitzan zelako txikixizua egitten diharduen
> ikusitta. Gero handik gutxira hasi giñan "desastria" sentidu be eitten.
> Leherketa horretako bat egitten daben bakoitzian Markeskua eraikiñak dardara
> egitten dau eta! Hau da sustua hartu genduana lehenengo aldixan! Lurrikaria
> zala pentsau genduan! Arianne haurdun, eta sustuan sustuakin udaletxera
> deittu zeban hasarre.
>
> aintzane
>
> ------------------------------
> *De:* Ramon Arizaga <[email protected]>
> *Para:* Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
> *Enviado:* mié,15 septiembre, 2010 10:44
> *Asunto:* Re: [eibar] Erisono hirigunean balitz, eta bariantea
>
> Josuk:
>
> Ez naiz ausartzen baloraziorik egitera, baina benetan zur eta lur
> geratu naiz bi "estanpa" hauekin. Jendeak badaki ze tamainako obrak
> ditugun herrian?
>
> Nik:
> Arrateballe biziriko kideek erakusketa eta hitzaldi bat egin zuten gai honi
> buruz, erakusketan onubeen neurrien  konparaketan, kokatzeko posibilitateak
> eta euren ustez aukerak zeintzuk izan zitezkeen. Egin den desmontea, argi
> eta garbi ikusten zen, neurriak, kokapen desberdinen muntaien bat ere egin
> zuten.
>
> Jendeak nire ustetan ez daki (dakigu) obren inguruko zenbait informazio
> (batez ere balizko inpakto visual, estetiko eta horrelakoak), ni errebaleko
> proiekto inguruko informazioa zabaltzen ibili ginaian konturatu nintzen,
> alde batetik jendeari kosta egiten zaio planoetan ikusten dena bere
> osotasunean irudikatzea (normala denez), bestetik egun jendea ez dago
> inbestigazio lanetan iunformazio bila etabar hazteko amorruz. Nik uste
> proiekto handien maketa "errealak" jendeak ikusteko leku eta modu errezean
> egon behar litzatekela balorazioak aurrez egiteko.
>
> Nire ustez, eta seguraski nik baino informazio gehiago izango dute
> proiektoetan sartuta ibili izan diren jendeak, bai erisono eta baita ere
> barianteko obra astakeri bat dira bai ekologiko aldetik (inpakto anbientala,
> landa eremu ondamendia,...) eta baita ere ekonomi aldetik.
> Erisonon inguruan, badakigu zerren bila joan diren, Matsariko kokapena ez
> zen txarra nire ustez, Iburerrekakoa beharbada okerragoa, Urko azpian egin
> den lur bete lanarekin toki aproposa izan leikela baita ere iruditzen zait,
> azken hau batez ere askoz merkeagoa izango litzatekela iruditzen zait.
> Barianteari buruz, autopista liberalizatuz 40M€ modu egokiagoan erabiltzeko
> aukera zegoela deritzot.
>
> Ramon
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to