Josuk: Ez naiz ausartzen baloraziorik egitera, baina benetan zur eta lur geratu naiz bi "estanpa" hauekin. Jendeak badaki ze tamainako obrak ditugun herrian?
Nik: Arrateballe biziriko kideek erakusketa eta hitzaldi bat egin zuten gai honi buruz, erakusketan onubeen neurrien konparaketan, kokatzeko posibilitateak eta euren ustez aukerak zeintzuk izan zitezkeen. Egin den desmontea, argi eta garbi ikusten zen, neurriak, kokapen desberdinen muntaien bat ere egin zuten. Jendeak nire ustetan ez daki (dakigu) obren inguruko zenbait informazio (batez ere balizko inpakto visual, estetiko eta horrelakoak), ni errebaleko proiekto inguruko informazioa zabaltzen ibili ginaian konturatu nintzen, alde batetik jendeari kosta egiten zaio planoetan ikusten dena bere osotasunean irudikatzea (normala denez), bestetik egun jendea ez dago inbestigazio lanetan iunformazio bila etabar hazteko amorruz. Nik uste proiekto handien maketa "errealak" jendeak ikusteko leku eta modu errezean egon behar litzatekela balorazioak aurrez egiteko. Nire ustez, eta seguraski nik baino informazio gehiago izango dute proiektoetan sartuta ibili izan diren jendeak, bai erisono eta baita ere barianteko obra astakeri bat dira bai ekologiko aldetik (inpakto anbientala, landa eremu ondamendia,...) eta baita ere ekonomi aldetik. Erisonon inguruan, badakigu zerren bila joan diren, Matsariko kokapena ez zen txarra nire ustez, Iburerrekakoa beharbada okerragoa, Urko azpian egin den lur bete lanarekin toki aproposa izan leikela baita ere iruditzen zait, azken hau batez ere askoz merkeagoa izango litzatekela iruditzen zait. Barianteari buruz, autopista liberalizatuz 40M€ modu egokiagoan erabiltzeko aukera zegoela deritzot. Ramon _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
