Aupa Eli/Edu, ongi etorri!

TomTom-erako kasuan nik egin nuenez zati teknikoa, pentsatzen dut
oraingoan ere erantzutea tokatzen zaidala.

Hara, nik ere Android-en oinarritutako GPS nabigatzailea erabiltzen
dut gaur egun. Ez nuen Sygic hori ezagutzen, hainbeste daude! Nik
Navdroyd erabiltzen dut. Navdroyd-en berezitasuna da mapak GUK egiten
ditugula, OpenStreetMap bidez, Wikipediaren estilora.

Hau da, gaur Bilbon errore batetaz konturatu naiz Miribilla auzoan,
eta mapetara sartu eta gaur bertan zuzendu dezaket. Hurrengo
eguneraketan (agian 15 egun edo hilabete barru), nire GPS
nabigatzaileak kale hori zuzenduta izango du.

Garai batean TomTom-en itzulpena egin genuen eta arrakasta izan zuen
(Mediamarkt bertan gure eibar.org webgunea gomendatzen zuten!). Baina
TomTom-en eredua datu itxiena da. Mapetako datuak beraienak dira eta
oso zaila da eguneratu edo zuzentzea, normalean gainera ordaindu
behar. Garai hartan nobedadea zen eta ez zegoen aukera askorik. Gaur
egun bi aldiz pentsatuko nuke itzulpena egin aurretik.

Sentitzen dut, baina ez nago oso animatuta Sygic-en ahotsa
prestatzeko. Gainera, auskalo garai hartako fitxategiek balio duten.
Hemen ditut ordenagailuan gordeta, nahi badituzu bidaliko dizkizut, ea
zerbait egin dezakezun.

Gari

2012/5/16 eli laztanguren <[email protected]>:
> Eskerrik asko ongi etorriarengatik,
>
> Eibartarrak beti teknologiaren erpinean, ;oP . Espero dezagun armagintza
> beharrean teknogintzan aritzeak karma txarra garbitzen laguntzea.
>
> Goazen harira: Duela lau bat urte, zuetako batzuk TomTom GPS
> nabigatzailerako euskarazko ahotsak grabatu zenituzten. Txalo bero bat.
>
> Gaur, ordea, gero eta GPS gailu dedikatu gutxiago saltzen dira, gaurko
> telefonoek horien lana egiteko gaitasuna dutelako. Horietan Android da
> sistema eragile nagusia.
>
> Androiden, errepiderako GPS aplikazio txukunetako bat Sygic da. Doan da,
> baina ez du euskararik (katalana bai, nola ez). TomTom mapak erabiltzen
> ditu. TomTom ahotsak erabili ahalko ditu?
>
> Bai horixe. Morroi honek, esaterako, TomTomeko Joda ahotsa hartu du, eta
> Sygicerako moldatu du.
>
> http://gpsunderground.com/forum/sygic-tools-tweaks/9510-tomtoms-yoda-voices-sygic.htm
>
> Antza, lanik zailena kontu honetan TomTomeko .ogg ahots fitxategiak
> ateratzea da. Horiek gordeta izango dituzuela pentsatzen dut.
>
> Endredatzen ibili naiz eta Iturriren ahots fitxategia neure telefonoan sartu
> dut, Sygicen voices karpetan. Gailuak karpeta ikusten du, eta aukeratzen
> uzten du, baina, noski, gero ez da ahotsik entzuten, fitxategiak bestela
> antolatuta daudelako.
>
> TomTomeko fitxategiak hauek dira: .bmp, data.chk, data.vif
>
> http://eibar.org/materixala/tomtom-gps-a-euskaraz-jarri
>
> Sygiceko fitxategiak: alphanumeric.pak, info2.ini, navigation.pak, eta
> test.wav
>
> Argi dagoenez, .chk, .vif eta .pak zein .ini fitxategiak nola dauden
> antolatuta, horretan dago gakoa.
>
> Ez du zaila ematen, baina nik ez dut ezagutzarik hori egiteko.
>
> Hemen lan zailena ahotsak grabatzea da, eta hori egina duzue jada.
>
> Indarra bedi zuekin.
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to