Pista bat: Twitterren Aitor Duñabeitiak esan destanez,
https://twitter.com/Txikillana/status/240540839040929792
"Lekaide" bera sabinismo bat da, OEH-ren arabera. Horrek koinzididuko
leuke gure etxian aittitta-amamen denporetatik arrastrau doguzen beste
sabinismo batzukin: izperringia, orlegia... "Leka" beste sabinismo bat
bada, gaur eguneko hiztegi korrientietan nekez agertuko da, baiña beste
nunbaitten seguro baietz.
Nere intuiziñua da gure etxian (eta gurasuen lehengusuenian) halako
berbak aittitta Akilinon "euskalgaizto" famia zeozelan kontrarrestatze
aldera sartuko zirala:
http://egoibarra.com/publicaciones/libros-de-eibar/akilino-amuategi-1877-1919/Amuategi.pdf
Baiña ezin seguro jakin.
O.
29/08/2012 12:00(e)an, [email protected](e)k idatzi zuen:
Xabierren moduan, iñoiz ez juat entzun zentzun horrekin.
Neratako existitzen dittuazen leka bakarrak, ortukuak dittuk, baiñak!
leire
Xabier Mendiguren<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
aburen 28a 22:05):
>sekula etxoat ez aditu, ez idatzitta ikusi.
>
>x.
>
>El 28/08/2012, a las 21:40, oier gorosabel larrañaga escribió:
>
>Monasterioko gizonezko "monje" esateko, nik "leka" berbia ikasi dot
>etxian. Neretako guztiz normala da hau (erlatiboki, izan be, ez dogu
>askotan gai horri buruz berba egitten gurian...).
>
>Artikulo bat idatzi biharra dakat, baiña, eta halako berba bat sartzera
>noian guztietan legez, dikzionarixuetan pizkat begiratu nahi izan dot,
>zuzentzailliekin burruketan hasi aurretik.
>
>Eta ez dot iñundik topatzen. "Lekaide" edo "lekaime" bai ikusi dot,
>andrazko "monja" esateko, beraz sustrairen bat badago hor, baiña...
>lekarik ez. Eibarko hiztegixetan bez.
>
>Zuek badakazue ezelako erreferentziarik? Edo, gitxienez, iñok erabiltzen
>ete dau etxian "lekia" monasteriuetan bizi dan gizonezkua esateko?
>
>--
>***
>Oier Gorosabel Larrañaga
>http://fisiolantaldea.blogspot.com/
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.