Monasterioko gizonezko "monje" esateko, nik "leka" berbia ikasi dot
etxian. Neretako guztiz normala da hau (erlatiboki, izan be, ez dogu
askotan gai horri buruz berba egitten gurian...).
Artikulo bat idatzi biharra dakat, baiña, eta halako berba bat sartzera
noian guztietan legez, dikzionarixuetan pizkat begiratu nahi izan dot,
zuzentzailliekin burruketan hasi aurretik.
Eta ez dot iñundik topatzen. "Lekaide" edo "lekaime" bai ikusi dot,
andrazko "monja" esateko, beraz sustrairen bat badago hor, baiña...
lekarik ez. Eibarko hiztegixetan bez.
Zuek badakazue ezelako erreferentziarik? Edo, gitxienez, iñok erabiltzen
ete dau etxian "lekia" monasteriuetan bizi dan gizonezkua esateko?
--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://fisiolantaldea.blogspot.com/
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.