Nik PSErenak bakarrik asmatu ditut. Zorionez ez dut asmatu EAJ eta Bildukoekin (24, 22), ezta PP eta UPYDrekin (12, 2). Pena ematen didate komunistek, duela urtebete alderdi bat zenetik 4 irten dira orain (Ezker Batua, Ezker Anitza, Equo eta Alternatiba), eta ez dute ordezkaritzarik lortu EHBren barruan zihoazten Alternatibakoak izan ezik. Beste hiruren arteko desberdintasunak ez ditut ulertzen. Batutik gutxi dauka Ezker horrek. Kuriosoa da azken urteotan eszizioak alderdi txikietan gertatu direla (EAn, Iratzarrikoak Aralarretik joan, EBn lehenengo batzuk eta gero besteak...). Baina zorionez ezker soberanista batuta dago orain. EAJrekin hegemonia lehiatu dezake. Nik uste ona dela hori herri ikuspegi batetik: lehen bi indarrak abertzaleak izan dira hiru lurraldeetan, beste gauza batzuen artean horri esker.
Luistxo, egia esan ez dakit zer esan nahi duzun "Interneten hauteskundeak irabazi" horrekin... Interneten botoak egon dira? Ez dakit txantxa edo, baina ez dut ulertu!! Motzegia naiz bromekin... baina tira, eskerrik asko. Ni oso pozik nago emaitzekin Eibar zein EAE mailan. - Eibarren, boto abertzalea %61 izan da. Bilduk mantendu egin du Udal hauteskundeetako indar handia. Ez dira emaitza estrapolableak baina errealitate posible bat islatzen dute, eta errealitate birtual horretan Bilduk 6 zinegotzi mantenduko lituzke, eta EAJk 4tik 7ra igo PSEren kaltetan, 9tik 6ra jeitsiko litzateke. PPk 2 mantenduko lituzke. Uste dut EAJk 86ko esziziotik ez zuela PSE pasatzen EArekin koalizioan izan barik. Oso irudi polita ikusten dut panorama hori marraztean, eta ideologikoki Eibarko gizartearen errealitatea hobeto islatzen duela ziur nago, nahiko berdindutako 3 sentsibilitate politikorekin. - Erkidegoan eta lurraldez lurralde indar abertzaleak nagusi lehen bi postuetan. EAJ nagusi gehienetan, baina EHB -zenbaitek disgustua badu ere- bigarren indarra da lurraldez lurralde. Ez dut uste txikikeria denik. Legebiltzarrean 48 legebiltzarkide abertzale egotea oso berri ona da nazio ikuspegi batetik. Hala ere ez dago independentziarantz pausu argirik emateko intentziorik bistan denez. Nik sinisten dut autogobernuaren garapenean sakontzeak independenteago egiten gaituela, Estatu egiturak prestatzea dela, eta independentzia deklarazioaren egunerako instituzioak prest izatea dela. Ez diot ezetz esaten horri -defendatu ere egiten dut-, baina nik independentziarako bidea hastea nahi dut. Ya. Erabat ados nago Luistxok duela bi urte idatzi zuenarekin. http://sustatu.com/1283200035 Ez EAJk ez EHBk ez dute independentziarako bide orririk eta Luistxok iragarritako kataluniako olatua badator. Nik ez dut olatua hondartzatik ikusi nahi, nik surfeatu egin nahi dut. Uste dut alderdietatik kanpoko korronte independentista zabal eta ireki bat behar dugula, nahiz eta Mikel Larreategik dion "gizarte zibila" aipatzen dudanean Mario Conde ematen dudala. Ba ez dakit, baina alderdien zain olatua pasatu egingo zaigu eta hurrengo aukeraren leihoaren zain, akabo. Legebiltzarreko gehiengo abertzale horri bultzada eman behar zaiola uste dut. josu. Bertoko<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2012eko urrren 23a 13:37): > EAJri emondakoak (27 ) eta Bilduri emondakoak 21 asmatu ditut. > Besteak, ez. > > > Bertoko > > > 22/10/2012 6:58(e)an, Luistxo Fernandez(e)k idatzi zuen: > >> Ez dakit dakizuen baina Interneten Josu Mendikutek irabazi ditu >> hauteskundeak... >> >> Zorionak! >> > > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
