> > Luistxo, egia esan ez dakit zer esan nahi duzun "Interneten > hauteskundeak irabazi" horrekin... Interneten botoak egon dira? Ez > dakit txantxa edo, baina ez dut ulertu!! Motzegia naiz bromekin...
Ez da txantxa, serio da, baina ez aldarte okerrean. Bihotzezko zorionak dira opa izandakoak, benetan. Kontua da azken aldi honetan bastante pendiente nabilela euskarazko tuiteresferak zer diñuan, batez be Sustatuko albistegi automatikoari begira http://sustatu.com/auto Eta hor ikusten dena da tuiteresfera oso lerratua dagoela ezker abertzalera (beste gauza interesgarri batzuk be ikusten dira, baina hori da bat, argia). Eta ikusi zaitut hor batallatzen, terreno zail horretan Urkulluren alde kanpaina egiten, eta hortaz, esango nuke ondo irten zarela trantzetik. Bestalde, kanpainako kontu harrigarriena ere zure blogean aurkitu nuen. http://eibar.org/blogak/josu/obsesino-identitarixua-zeinena Patxi Lopezen adierazpen hori: "Nunca más bajaremos la mirada por tener apellidos y acentos diferentes" Ezin nuen sinetsi, eta konfirmazioa eskatu nizun han, baina bai, beste komentarista batzuek be aittatu dute eta (Javi Vizcaino, Iñako Perez)... Hain zuzen ere, Perezena, eta kontu horixe bera, Amatiñok be atera du bere analisian http://eibar.org/blogak/amatino/barakaldo Ni benetan, harri ta zur nago esaldi horrekin. Guztiarekin, Lopez lehendakariari errespetu puntu batekin agur esateko moduan sentitzen nintzen... hori irakurri arte. -- Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
