Ba, eskerrik asko bihotzez zorion eta azalpenengaitik. Egia aitortuko dizut... lagun batek egutegi bat bidali zidan zertaz tuiteatu... eta ez dut irakurri ere egin. Ez naiz, oraingoz, inongo alderdiko militante eta hala den bitartean ez daukat gogorik kanpaina planifikatuetan sartzeko soldatapean ez bada. Nere iritzia eman baino ez dot egin gogoa eman didan bezala.
Eta blogekoa... bereziki mingarria iruditu zitzaidan Lópezek esandakoa. Eta fibra ikutu zidaten ja nire aurrekoekin sartu zirenean. Acción-reacción, blogeko hori atakatua sentitu den pertsona baten erantzuna da. Berriro be, eskerrik asko. Josu. El 2012 urr 24, a las 08:29, Luistxo Fernandez <[email protected]> > Ez da txantxa, serio da, baina ez aldarte okerrean. Bihotzezko > zorionak dira opa izandakoak, benetan. > > Kontua da azken aldi honetan bastante pendiente nabilela euskarazko > tuiteresferak zer diñuan, batez be Sustatuko albistegi automatikoari > begira http://sustatu.com/auto > > Eta hor ikusten dena da tuiteresfera oso lerratua dagoela ezker > abertzalera (beste gauza interesgarri batzuk be ikusten dira, baina > hori da bat, argia). Eta ikusi zaitut hor batallatzen, terreno zail > horretan Urkulluren alde kanpaina egiten, eta hortaz, esango nuke ondo > irten zarela trantzetik. > > Bestalde, kanpainako kontu harrigarriena ere zure blogean aurkitu nuen. > > http://eibar.org/blogak/josu/obsesino-identitarixua-zeinena > > Patxi Lopezen adierazpen hori: "Nunca más bajaremos la mirada por > tener apellidos y acentos diferentes" > > Ezin nuen sinetsi, eta konfirmazioa eskatu nizun han, baina bai, beste > komentarista batzuek be aittatu dute eta (Javi Vizcaino, Iñako > Perez)... Hain zuzen ere, Perezena, eta kontu horixe bera, Amatiñok be > atera du bere analisian http://eibar.org/blogak/amatino/barakaldo > > Ni benetan, harri ta zur nago esaldi horrekin. Guztiarekin, Lopez > lehendakariari errespetu puntu batekin agur esateko moduan sentitzen > nintzen... hori irakurri arte. > > -- > Luistxo > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
