Eskerrik asko Josu eta Luistxo; irakurri gabe nituen Juan Ignacio Perezen
eta Amatiñoren iritzi artikuluak eta, entzun gabe Lopezen adierazpen
flipante horiek.
Bat egiten dut Juan Ignaciok esaten duenarekin, jatorri castellanoa duten
abizenok dugunok azkar ikasi genuen, etxean halaxe erakutsi zigutelako: "no
eres de donde naces, sino de donde paces". Aitak erakutsi zidan errefrana;
Gotzon Garatenean begiratu dut eta badauzka jasota erreferentzia batzuk:

<http://www.ametza.com/cgi-bin-bb/HTMODFOR?ActionField=getmodel&$Hizkuntza=G&$SetFormulario=0.000&$SetAplicacion=BBK&$ACCKEYCATALOGO=G+4887&$CONCABECERA=S&CmdGetModel=ACCESS/HTMLMOD/ATSOTITZ>No
con quien naces, sino con quien paces. *4887
Euskaraz:
* Sorlekiak baino, ohiturak indar handiago. *12167 *

Lopezena konplejutik baino ezin da ulertu; euskara ez jakitea ere bere
herrian euskara inoiz ez dela egin esatera heldu zen behin. Oker ez banago
DVren asteburuko gehigarriren baten izan zen, baina ez dut aurkitu. Hala
ere, adierazpenok soka luzea ekarri zuten eta kontroleko pleno baten,
Legebiltzarrean, oposizioko hainbat legebiltzarkideri erantzun behar izan
zien, tartean, "Yo es que soy de la Margen Izquierda, una zona donde no se
ha hablado euskara nunca" esan zuelako. Hemen  Garak egin zuen
kronika, *barregarri,
irrigarri; zirtolari, ditxolari* -a (elhuyarren "jocoso" begiratuta):
http://gara.naiz.info/paperezkoa/20100508/198162/es/Patxi-Lopez-descubre-ano-610-dias-o-mas?Hizk=en

Ba horixe, bere egunean D ereduan castellano monolingueen seme-alabak
matrikulatzea lortu zuten gurasoei esker, ez omen zen eta erraza hori
lortza, abizen estremeño peto-petoekin euskal herritarrak garela; eta aitak
esan duenez, bera ere bai, dagoeneko bere sorterrian ez zaiolako ezer
geratzen eta duen guztia Euskal Herrian dagoelako. Egia esateko, etorkin
senik ez diot inoiz igarri aitari, baina tira... badira oraindik
bestelakoak ere.

Ala! Ze gustura geratu naizen
Marijo


> Message: 2
> Date: Tue, 23 Oct 2012 14:05:54 +0200
> From: Josu Mendicute <[email protected]>
> To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
> Subject: Re: [eibar] irabazleak
> Message-ID:
>         <
> cams4jvmwwhn2k_4mzgx-q6j-nauj99vusyfl489ay9ma7gq...@mail.gmail.com>
> Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1
>
> Nik PSErenak bakarrik asmatu ditut. Zorionez ez dut asmatu EAJ eta
> Bildukoekin (24, 22), ezta PP eta UPYDrekin (12, 2). Pena ematen
> didate komunistek, duela urtebete alderdi bat zenetik 4 irten dira
> orain (Ezker Batua, Ezker Anitza, Equo eta Alternatiba), eta ez dute
> ordezkaritzarik lortu EHBren barruan zihoazten Alternatibakoak izan
> ezik. Beste hiruren arteko desberdintasunak ez ditut ulertzen. Batutik
> gutxi dauka Ezker horrek. Kuriosoa da azken urteotan eszizioak alderdi
> txikietan gertatu direla (EAn, Iratzarrikoak Aralarretik joan, EBn
> lehenengo batzuk eta gero besteak...). Baina zorionez ezker
> soberanista batuta dago orain. EAJrekin hegemonia lehiatu dezake. Nik
> uste ona dela hori herri ikuspegi batetik: lehen bi indarrak
> abertzaleak izan dira hiru lurraldeetan, beste gauza batzuen artean
> horri esker.
>
> Luistxo, egia esan ez dakit zer esan nahi duzun "Interneten
> hauteskundeak irabazi" horrekin... Interneten botoak egon dira? Ez
> dakit txantxa edo, baina ez dut ulertu!! Motzegia naiz bromekin...
> baina tira, eskerrik asko. Ni oso pozik nago emaitzekin Eibar zein EAE
> mailan.
> - Eibarren, boto abertzalea %61 izan da. Bilduk mantendu egin du Udal
> hauteskundeetako indar handia. Ez dira emaitza estrapolableak baina
> errealitate posible bat islatzen dute, eta errealitate birtual
> horretan Bilduk 6 zinegotzi mantenduko lituzke, eta EAJk 4tik 7ra igo
> PSEren kaltetan, 9tik 6ra jeitsiko litzateke. PPk 2 mantenduko
> lituzke. Uste dut EAJk 86ko esziziotik ez zuela PSE pasatzen EArekin
> koalizioan izan barik. Oso irudi polita ikusten dut panorama hori
> marraztean, eta ideologikoki Eibarko gizartearen errealitatea hobeto
> islatzen duela ziur nago, nahiko berdindutako 3 sentsibilitate
> politikorekin.
> - Erkidegoan eta lurraldez lurralde indar abertzaleak nagusi lehen bi
> postuetan. EAJ nagusi gehienetan, baina EHB -zenbaitek disgustua badu
> ere- bigarren indarra da lurraldez lurralde. Ez dut uste txikikeria
> denik.
>
> Legebiltzarrean 48 legebiltzarkide abertzale egotea oso berri ona da
> nazio ikuspegi batetik. Hala ere ez dago independentziarantz pausu
> argirik emateko intentziorik bistan denez. Nik sinisten dut
> autogobernuaren garapenean sakontzeak independenteago egiten gaituela,
> Estatu egiturak prestatzea dela, eta independentzia deklarazioaren
> egunerako instituzioak prest izatea dela. Ez diot ezetz esaten horri
> -defendatu ere egiten dut-, baina nik independentziarako bidea hastea
> nahi dut. Ya. Erabat ados nago Luistxok duela bi urte idatzi
> zuenarekin. http://sustatu.com/1283200035
>
> Ez EAJk ez EHBk ez dute independentziarako bide orririk eta Luistxok
> iragarritako kataluniako olatua badator. Nik ez dut olatua
> hondartzatik ikusi nahi, nik surfeatu egin nahi dut. Uste dut
> alderdietatik kanpoko korronte independentista zabal eta ireki bat
> behar dugula, nahiz eta Mikel Larreategik dion "gizarte zibila"
> aipatzen dudanean Mario Conde ematen dudala. Ba ez dakit, baina
> alderdien zain olatua pasatu egingo zaigu eta hurrengo aukeraren
> leihoaren zain, akabo. Legebiltzarreko gehiengo abertzale horri
> bultzada eman behar zaiola uste dut.
>
> josu.
>
>
>
>
>
>
>
> Bertoko<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
> urrren 23a 13:37):
> > EAJri emondakoak  (27 ) eta Bilduri emondakoak   21  asmatu ditut.
> > Besteak, ez.
> >
> >
> > Bertoko
> >
> >
> > 22/10/2012 6:58(e)an, Luistxo Fernandez(e)k idatzi zuen:
> >
> >> Ez dakit dakizuen baina Interneten Josu Mendikutek irabazi ditu
> >> hauteskundeak...
> >>
> >> Zorionak!
> >>
> >
> >
> >
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> [email protected]
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
> ------------------------------
>
> Message: 3
> Date: Wed, 24 Oct 2012 08:29:00 +0200
> From: Luistxo Fernandez <[email protected]>
> To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
> Subject: Re: [eibar] irabazleak
> Message-ID:
>         <
> caenjy-ubkmnxytxtxi7cgdrsd0lmbpvmbavgn9tkp33e2x+...@mail.gmail.com>
> Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1
>
> >
> > Luistxo, egia esan ez dakit zer esan nahi duzun "Interneten
> > hauteskundeak irabazi" horrekin... Interneten botoak egon dira? Ez
> > dakit txantxa edo, baina ez dut ulertu!! Motzegia naiz bromekin...
>
> Ez da txantxa, serio da, baina ez aldarte okerrean. Bihotzezko
> zorionak dira opa izandakoak, benetan.
>
> Kontua da azken aldi honetan bastante pendiente nabilela euskarazko
> tuiteresferak zer diñuan, batez be Sustatuko albistegi automatikoari
> begira http://sustatu.com/auto
>
> Eta hor ikusten dena da tuiteresfera oso lerratua dagoela ezker
> abertzalera (beste gauza interesgarri batzuk be ikusten dira, baina
> hori da bat, argia). Eta ikusi zaitut hor batallatzen, terreno zail
> horretan Urkulluren alde kanpaina egiten, eta hortaz, esango nuke ondo
> irten zarela trantzetik.
>
> Bestalde, kanpainako kontu harrigarriena ere zure blogean aurkitu nuen.
>
> http://eibar.org/blogak/josu/obsesino-identitarixua-zeinena
>
> Patxi Lopezen adierazpen hori: "Nunca más bajaremos la mirada por
> tener apellidos y acentos diferentes"
>
> Ezin nuen sinetsi, eta konfirmazioa eskatu nizun han, baina bai, beste
> komentarista batzuek be aittatu dute eta (Javi Vizcaino, Iñako
> Perez)... Hain zuzen ere, Perezena, eta kontu horixe bera, Amatiñok be
> atera du bere analisian http://eibar.org/blogak/amatino/barakaldo
>
> Ni benetan, harri ta zur nago esaldi horrekin. Guztiarekin, Lopez
> lehendakariari errespetu puntu batekin agur esateko moduan sentitzen
> nintzen... hori irakurri arte.
>
> --
> Luistxo
>
>
>
> ------------------------------
>
> _______________________________________________
> Eibartarrak mailing list
> [email protected]
> http://postaria.com/mailman/listinfo/eibartarrak
>
> Bilduma honen bukaera: Eibartarrak Mezu-Bilduma, 103 bilduma, 26. zenbakia
> **************************************************************************
>



-- 
Marijo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to