Eibarren, eta posturia egingo neuke inguruan be bai, sarri zenbakiekin
mugatu singularra ikusten dogu (edo mugatu singularra dirudiena). Esate
baterako, baina zuek seguru sarri entzun dozuela, eta adibidiak Interneteko
Eibarko hiztegitik hartuak, badogu: - "beste hamar urtian" - "hirurogeta
hamar urteko" - "handik zortzi edo hamar ordura" - "Gaurko ekina, hamar
ordukua" "Eibarko euskara" liburuan begitzen egon naiz, eta kontu garbirik
ez dot atara, laguntza, igual ni nago galduta. Badirudi, esate baterako
"inesiboan" mugagabia -(e)(ta)n dala, hau da, normalian -etan dala, baina
batzutan -ian dala (singularrian lez). Ia ba, "Eibartzaindikuak", horixe,
zenbakixekin, mugagabia, mugatu singularra, barra libre... Azalduidazue
zeozer. Besarkada haundixa guztiori. Imanoltxu.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.