Aurreko 3 adibidiak ondo dagoz.
Eta azkena ( bi hankatan ibili) be ondo. Baiña azken adibide hori konplejua
da. Hobe hauxe:Kuadrilla hori taberna bittara baiño ez da juaten.

Dana dala, kontuan izan "hiru ordutan hartu bihar dau  botikia" be ondo
daguala, hiru toma diralako: 8retan, 4retan eta 12xetan.

Ia zer diñostazun!

leire


Trebiño - Artetxe<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013
urtarrila 22 12:12):

>  Zentzuzkua emoten desta zuk esandakua. Baina oindikan detaille gehixago
> bihar dot.
>
> Pentsau biharko dot hónek bixon ondo dagozala:
>     - bi orduan kafe bat hartu
>     - bi hilabeterako esnia erosi (eta ez bi hilabetetarako)
>
> Eta neurrixa danian, bardin? Esate baterako,
>     - bi metrora egon (eta ez bi metrotara egon)?
>
> Baina denbora (eta neurrixa?) ez danian arau tipikua:
>    - bi hankatan ibili (eta ez bi hanketan ibili).
>
>     Aurrez, bi milla esker.
>          Ima.
>
> ------------------------------
> Date: Tue, 15 Jan 2013 12:39:48 +0100
> From: [email protected]
> To: [email protected]
> Subject: Re: [eibar] Zenbakixekin mugagabia? mugatu singularra? ??
>
> Bai, batueran be hala da. Izan be, zuk jarrittako adibide guztiak denbora
> jarraikorra adierazten dabe: hua da, hasi eta amaittu, eten barik.
>
> Ez da gauza bera : 3 urtetan egon da Guatemalan, edo 3 urtean egon da
> Guatemalan. Lehelenguan, 3 bider esan nahi du (2005, 2006,2007xan adibidez)
> eta bigarrenian esan nahi dau 2007xan juan zala eta 2010ra arte ez zala
> itzuli, jarraixan egon da.
>
> Huru urtekuen gelia be horixe da: 3 urte dakezen umien gelia da. 3
> urtetako gelia eskola unitarixoko gelia litzake, eta bertan 3 adin
> desberdin eukiko littueke umiak (3, 4 eta 5, esate baterako).
>
> Aitzeko moduan azaldu dot?
>
> Ale, aprobetxau!
> leire, guardiako irakaslia ;.)
>
> Trebiño - Artetxe<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
> (2013 urtarrila 15 00:43):
>
>     Eibarren, eta posturia egingo neuke inguruan be bai, sarri zenbakiekin
> mugatu singularra ikusten dogu (edo mugatu singularra dirudiena).
>
>    Esate baterako, baina zuek seguru sarri entzun dozuela, eta adibidiak
> Interneteko Eibarko hiztegitik hartuak, badogu:
>
>    - "beste hamar urtian"
>    - "hirurogeta hamar urteko"
>    - "handik zortzi edo hamar ordura"
>    - "Gaurko ekina, hamar ordukua"
>
>     "Eibarko euskara" liburuan begitzen egon naiz, eta kontu garbirik ez
> dot atara, laguntza, igual ni nago galduta. Badirudi, esate baterako
> "inesiboan" mugagabia -(e)(ta)n dala, hau da, normalian -etan dala, baina
> batzutan -ian dala (singularrian lez).
>
>    Ia ba, "Eibartzaindikuak", horixe, zenbakixekin, mugagabia, mugatu
> singularra, barra libre...  Azalduidazue zeozer.
>
>     Besarkada haundixa guztiori.
>
>                   Imanoltxu.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
> _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali
> mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz
> 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua
> jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to