Zentzuzkua emoten desta zuk esandakua. Baina oindikan detaille gehixago bihar dot. Pentsau biharko dot hónek bixon ondo dagozala: - bi orduan kafe bat hartu - bi hilabeterako esnia erosi (eta ez bi hilabetetarako) Eta neurrixa danian, bardin? Esate baterako, - bi metrora egon (eta ez bi metrotara egon)? Baina denbora (eta neurrixa?) ez danian arau tipikua: - bi hankatan ibili (eta ez bi hanketan ibili). Aurrez, bi milla esker. Ima. Date: Tue, 15 Jan 2013 12:39:48 +0100 From: [email protected] To: [email protected] Subject: Re: [eibar] Zenbakixekin mugagabia? mugatu singularra? ??
Bai, batueran be hala da. Izan be, zuk jarrittako adibide guztiak denbora jarraikorra adierazten dabe: hua da, hasi eta amaittu, eten barik. Ez da gauza bera : 3 urtetan egon da Guatemalan, edo 3 urtean egon da Guatemalan. Lehelenguan, 3 bider esan nahi du (2005, 2006,2007xan adibidez) eta bigarrenian esan nahi dau 2007xan juan zala eta 2010ra arte ez zala itzuli, jarraixan egon da. Huru urtekuen gelia be horixe da: 3 urte dakezen umien gelia da. 3 urtetako gelia eskola unitarixoko gelia litzake, eta bertan 3 adin desberdin eukiko littueke umiak (3, 4 eta 5, esate baterako). Aitzeko moduan azaldu dot? Ale, aprobetxau! leire, guardiako irakaslia ;.) Trebiño - Artetxe<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila 15 00:43): Eibarren, eta posturia egingo neuke inguruan be bai, sarri zenbakiekin mugatu singularra ikusten dogu (edo mugatu singularra dirudiena). Esate baterako, baina zuek seguru sarri entzun dozuela, eta adibidiak Interneteko Eibarko hiztegitik hartuak, badogu: - "beste hamar urtian" - "hirurogeta hamar urteko" - "handik zortzi edo hamar ordura" - "Gaurko ekina, hamar ordukua" "Eibarko euskara" liburuan begitzen egon naiz, eta kontu garbirik ez dot atara, laguntza, igual ni nago galduta. Badirudi, esate baterako "inesiboan" mugagabia -(e)(ta)n dala, hau da, normalian -etan dala, baina batzutan -ian dala (singularrian lez). Ia ba, "Eibartzaindikuak", horixe, zenbakixekin, mugagabia, mugatu singularra, barra libre... Azalduidazue zeozer. Besarkada haundixa guztiori. Imanoltxu. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
