Bai, batueran be hala da. Izan be, zuk jarrittako adibide guztiak denbora jarraikorra adierazten dabe: hua da, hasi eta amaittu, eten barik.
Ez da gauza bera : 3 urtetan egon da Guatemalan, edo 3 urtean egon da Guatemalan. Lehelenguan, 3 bider esan nahi du (2005, 2006,2007xan adibidez) eta bigarrenian esan nahi dau 2007xan juan zala eta 2010ra arte ez zala itzuli, jarraixan egon da. Huru urtekuen gelia be horixe da: 3 urte dakezen umien gelia da. 3 urtetako gelia eskola unitarixoko gelia litzake, eta bertan 3 adin desberdin eukiko littueke umiak (3, 4 eta 5, esate baterako). Aitzeko moduan azaldu dot? Ale, aprobetxau! leire, guardiako irakaslia ;.) Trebiño - Artetxe<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila 15 00:43): > Eibarren, eta posturia egingo neuke inguruan be bai, sarri zenbakiekin > mugatu singularra ikusten dogu (edo mugatu singularra dirudiena). > > Esate baterako, baina zuek seguru sarri entzun dozuela, eta adibidiak > Interneteko Eibarko hiztegitik hartuak, badogu: > > - "beste hamar urtian" > - "hirurogeta hamar urteko" > - "handik zortzi edo hamar ordura" > - "Gaurko ekina, hamar ordukua" > > "Eibarko euskara" liburuan begitzen egon naiz, eta kontu garbirik ez > dot atara, laguntza, igual ni nago galduta. Badirudi, esate baterako > "inesiboan" mugagabia -(e)(ta)n dala, hau da, normalian -etan dala, baina > batzutan -ian dala (singularrian lez). > > Ia ba, "Eibartzaindikuak", horixe, zenbakixekin, mugagabia, mugatu > singularra, barra libre... Azalduidazue zeozer. > > Besarkada haundixa guztiori. > > Imanoltxu. > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
