Leire, kostata baiña topau dot "Orotarikua"ren zer hori, 'pentsatu' aditzaren 
inguruko zer danak amaittuta, barren barrenian. Ez zara makala gauzak topatzen! 
Horkua  Elexpururena da eta "pentsatzen jak" da emoten daben adibidia.
1. BIPERSONAL. . Halaxe diño hiztegixak. Maiuskula hori neria da.
2. Iñok ez dau esan berba eitterakuan txarto daguanik: sarrittan entzun dogu 
hori erabilleriori etxian  (gure ama 'plaentzikua' zan, ez 'plaentxi?kua...)
3  Gaiñera aurretik "ongi" bat  dago (noiztik sartu jaku 'ongi'xa, noiz laga 
genduan 'ondo'a?). Oindiok okerrago; herrena herren. 'Ongi pentsatzen'  balitz, 
beno...  (hori be, neretzat kalko hutsa, erderazkoaren "bien pensado"aren 
etxekua...)
4. Halan da be, Jagonetekuei bialdu detset preguntia, ia Fundeukoen marka 
hausten duten kontestatzen.
Penaz eta dolorez, baiña ez dakat denporarik berbetan segitzeko...

begoña

________________________________
De: leire narbaiza arizmendi [mailto:[email protected]]
Enviado el: osteguna, 2013.eko urtarrilak 17 12:39
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] ongi pentsatzen zait?

Bergara-plaentxia aldian zihero normala da. Euskaltzaindiaren Orotaroko Euskal 
Hiztegian be jasotzen dau, 7. adieran (azkena) 
http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_oeh&view=frontpage&Itemid=340&lang=eu

Niri oso naturala egitten jata ahoz eta euskalkixan. BAtuan, "zait" jarritta 
ez, baina erregimena apurtu arren ontzako emongo neuke. Izan be, aditz askok 
apurtzen dabe erregimena eta pnartuta dagoz (deitu, lagundu jarraitu, begiratu, 
itxaron, eraso, oratu,...)

Gainera, bizkaieraz bai "igo", bai "urten" transitiboak dira (mendira igo dot 
eta etxetik urten dot). Askotan ez dakiggu zer dagoen horren atzian.

leire

Egoibarra - Eibarko Udala<[email protected]<mailto:[email protected]>> 
igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila 17 11:23):
"Pentsatzen" dela hor "estropezu" eta "kalte" egiten duena; "begittandu", 
"irudittu" eta antzekoen kalko okerretik sartutakoa. Aditzaren erregimena 
hautsita dago.

begoña

________________________________
De: Arrate Gisasola 
[mailto:[email protected]<mailto:[email protected]>]
Enviado el: osteguna, 2013.eko urtarrilak 17 10:52
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: [eibar] ongi pentsatzen zait?


Batzuk badakit Egoitz Plaentxiarra ezagutzen dozuela, ezagutzen ez dozuenetzat, 
beste gauza askon artian Pil-pilean Euskara Elkarteko nere lankidia be bada.
 Berakin nabil esaldi honekin saltsan:
"Ongi pentsatzen zait"? ez da erabiltzen baina ez da zuzena?  "Ondo pentsatzen 
jata" erabiltzen dogu ta gure ustez ondo dago.

Ze pentsatzen zaizue kontu hau? ze irizten detsazue?

--
Arrate

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   
[email protected]<mailto:[email protected]>
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to