Hara hemen Euskaltzaindikuen kontestaziñua. Ikaragarria, preguntau eta pare bat 
minutura:

Agur, Begoña!

Bitxi samarra iruditzen zaidan arren, egia da zuk diozuna; baina batasunerako 
ez da onartu pentsatu aditzaren erregimen hori.

Ez adiorik.

Joxe Ramon Zubimendi
JAGONETen arduraduna
Euskaltzaindia

________________________________
De: leire narbaiza arizmendi [mailto:txarg...@gmail.com]
Enviado el: osteguna, 2013.eko urtarrilak 17 12:39
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] ongi pentsatzen zait?

Bergara-plaentxia aldian zihero normala da. Euskaltzaindiaren Orotaroko Euskal 
Hiztegian be jasotzen dau, 7. adieran (azkena) 
http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_oeh&view=frontpage&Itemid=340&lang=eu

Niri oso naturala egitten jata ahoz eta euskalkixan. BAtuan, "zait" jarritta 
ez, baina erregimena apurtu arren ontzako emongo neuke. Izan be, aditz askok 
apurtzen dabe erregimena eta pnartuta dagoz (deitu, lagundu jarraitu, begiratu, 
itxaron, eraso, oratu,...)

Gainera, bizkaieraz bai "igo", bai "urten" transitiboak dira (mendira igo dot 
eta etxetik urten dot). Askotan ez dakiggu zer dagoen horren atzian.

leire

Egoibarra - Eibarko Udala<egoiba...@eibar.net<mailto:egoiba...@eibar.net>> 
igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila 17 11:23):
"Pentsatzen" dela hor "estropezu" eta "kalte" egiten duena; "begittandu", 
"irudittu" eta antzekoen kalko okerretik sartutakoa. Aditzaren erregimena 
hautsita dago.

begoña

________________________________
De: Arrate Gisasola 
[mailto:arrategisas...@gmail.com<mailto:arrategisas...@gmail.com>]
Enviado el: osteguna, 2013.eko urtarrilak 17 10:52
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: [eibar] ongi pentsatzen zait?


Batzuk badakit Egoitz Plaentxiarra ezagutzen dozuela, ezagutzen ez dozuenetzat, 
beste gauza askon artian Pil-pilean Euskara Elkarteko nere lankidia be bada.
 Berakin nabil esaldi honekin saltsan:
"Ongi pentsatzen zait"? ez da erabiltzen baina ez da zuzena?  "Ondo pentsatzen 
jata" erabiltzen dogu ta gure ustez ondo dago.

Ze pentsatzen zaizue kontu hau? ze irizten detsazue?

--
Arrate

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   
eibartarrak-requ...@postaria.com<mailto:eibartarrak-requ...@postaria.com>
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to