Dantza taldearekin astebetez Europan izan gara. Soziologia merkerik egiteko asmorik ez, baina dantzari gazteen komunikazio ohitura batzuk harritu naute, eta aipatu nahi nituzke.
14,15 eta 16 urteko hamar gazte dira. Adin horretako seme-alabak dituzuenontzat nobedaderik ez, baina niretzat sorpresa izan da oso twitterzaleak direla ikustea. Denek dute smartophonea. Whatsapp eta twitter erabiltzen dituzte hamarrek, lehena beraien arteko komunikaziorako (taldean), eta bigarrena hartzaile multzo zabalagoari begira beraien nondik norakoak kontatzeko. Ni sorpresan harrapatu nau twitter erabiltzaileak izatea. Facebook bakarrik nagusienak (16) dauka, eta apenas erabiltzen duen. Tuenti utzita omen dute. Denak euskaldunak dira, baina ahozkoan beraien artean ia-etengabe gazteleraz dihardute. Twitterren ostera, euskara dezente erabiltzen dute, ahozkoan baina askoz gehiago. oier. -- ____________________________________________ Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
